Teknologia albisteak

Albiste agregatzaile bat erosi du Twitterrek (eta itxi egin du!)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-10 : 14:02

Scroll izeneko enpresa erosi zuen joan den astean Twitterrek, eta horrekin, oraingoz, Scroll-ek eskaintzen zuen zerbitzu interesgarria ixtea gertatu da: Nuzzel albiste agregatzailearen itxiera. Nuzzel ekimen independentea zen 2019a arte, baina harpidetza sistema iragarkigabeak eskaintzen zituen Scroll-ek erosi zuen orduan: Nuzzelek iraun egin zuen aldaketaren garaian, baina oraingo erosketarekin, itxi egin dute, eta erabiltzaileak pixkat galduta geratu dira.

Nuzzelek egiten zuena da albiste-bilduma bat garatu, interes jakin batzuen araberako jarraipena eginez. Hala nola Umap zerbitzuak euskarazko txioak biltzen dituen, eta bere albistegi agregatua Sustaturen 'Saretik' sekzioan ikusten den, ingelesezko Twitter erabiltzaileek aukera zeukaten nork bere Nuzzel-Saretik agregatzailea ikusteko. Web bidez, aplikazioarekin edo e-posta buletin gisa jaso zitekeen. Buletin batek postontzian zuen irudia, goiko ilustrazio gisa erabili dugu.

Pentsatzekoa da Twitterrek agregazio hori hil baino gehiago, berregituratuko duela, eta berpiztuko dela zerbitzua modu batean edo bestean. Duela hilabete batzuk Twitterrek Revue erosi zuen, e-posta buletinak sortzeko tresna (Substack-en inguruko artikulu honetan aipatu genuen Twitter-Revue gaia).

Zerbitzu hori (Revue) jada integratuta dago Twitterren, eta erabiltzaile jakin batek egin dezake bere buletin propioa, edukiak sortuz, edo automatikoki esteken bilduma eginez. Halako buletin bat dauka Fernando Tricas Zaragozako Unibertsitateko irakasleak, adibidez.

Zer izan daiteke Nuzzel-Twitter berria? Beste buletin mota bat, ez pertsona jakin batek txiokatu dituen loturen bilduma (Revue bezalakoa), baizik eta pertsona batek ikusi dituen loturen bilduma, edo komunitate baten intereskin lotua dagoen loturen bilduma... Zer dela ere, Revue-rekin nolabait lotura izango duela emaitzak profetizatzen ausartuko gara.

Erantzun

Sartu