Teknologia albisteak

2020ko Postalak, aurten podkast gisa, pandemiaren gaineko hausnarketa bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-14 : 15:33

2020 Postalak Donostian iaz pandemiaren garaian Tabakalera zentroan sortutako gune esperimentala izan zen, "elkar topatzeko, entzuteko eta hitz egiteko (...) pandemia garaian sentitzen ditugun emozioei buruzko narratiba kolektibo bat eraikitzen" laguntzeko. Postal bilketa sinboliko bat egin zuen iaz, baina aurten proiektuak jarraitu du, podkast eran, soinu postalen bidez.

Bigarren fase gisa, "soinu postalak" bildu zituzten, whatsapp bidez jasotako mezuen bilduma bat. Eta orain, modu egituratuagoan, podkast bat antolatu dute, izen berarekin, soinu postalak.

Atal hauek argitaratu dira oraingoz podkastean.

  1. Aurkezpenekoa. Idatzizko postaletatik soinu postaletara.
  2. Komunitatearen eginkizune zainketetan. Aitziber Aierbe, Sara Mchichou eta Xenki Berhorekin hitz eginez.
  3. Haurrak pandemian. Aitziber Aiesta, Rafa Buitron eta Mertxe Pecharromanekin, haurrek eta nerabeak pandemia nola bizi izan duten azaltzen.
  4. Gaitasunak eta mugak. Aintzane Muguruza, Aitziber Uriarte eta Koro Urbizurekin, itsutasuna, gorreria edo autismoa bezalako kondizioak nola diren muga edo gaitasun pertsonen bizitetan.

Podkast hauetako patekin "postal grafiko bat" ere egin dute. Haurrak pandemian gaiarena ekarri dugu hona hau ilustratzeko.

 

Erantzun

Sartu