Teknologia albisteak

Ikusi-Mikusi azokan 'Haur bat, liburu bat' kanpaina crowdfunding bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-14 : 15:17

Udazkenean, IKUSI-MIKUSI euskarazko lehenengo haur eta gazte literatura azoka egingo da Saran. Ordura begira, 'Haur bat, liburu bat' kanpaina jarri du abian Galtzagorri Elkarteak; azokaren lehen egunean bisitan datozen ikasle guzti-guztiek liburu bat etxera eramateko aukera izan dezaten nahi dugu. Eta hori lortzeko, crowdfunding kanpaina jarri da martxan, helburua Ikusi-Mikusi bonoen bidez erdiesteko.

Urriaren 8an eta 9an IKUSI-MIKUSI euskarazko lehenengo haur eta gazte literatura azoka egingo da Saran, Lapurdin.

Azokaren lehenengo eguna Ikasleena izango da. Ikasleak Euskal Herri osotik iritsiko dira, eta guzti-guztiek liburu bat etxera eramateko aukera izan dezaten nahi dute antolatzaileek. Batzuentzat euskarazko lehenengo liburua izango da. Den-denek aukera hori izan dezaten crowfounding-kanpaina bat jarri dute martxan Itsulapikoa euskal plataformaren bitartez –informazio guztia ikusimikusi.eus webgunean–. Liburu bakoitzari 15 euroko balioa ezarri diote, eta 1.000 haur eta gaztetxo etorriko direla aurreikusita 15.000 euro behar dituzte. Ikusi kanpainaren berri ematen duen bideoa

Erantzun

Sartu