Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza laborategia (TM eLab) Naziometroa aurkeztu zuen atzo. Naziometroa edo Euskal Burujabetzaren Barometroa inkesta soziologiko aldizkako bat Euskal Herriaren burujabetzaren azterketa egingo duena. Lehen inkestaren emaitzak ere argitaratu dituzte, burujabetzaren aldeko jarreraren datuak emanez oro har. TM eLab Bergaran kokatutako Olaso Dorrea Fundazioaren ikertegi bat da.
EHUren Euskobarometroaren tankerako gauza bat, baina EHUk gaztelania hutsez egiten duena, Naziometroa lau hizkuntzatan doa. Hala aurkeztu dira behintzat lehen neurketaren emaitzak, 2020ko azarokoak, atzo publiko eginak. Eta Euskal Herri osoaren definizioarekin lan egiten du Naziometroak gainera. Dena den, EHUk ere jartzen du lana du Naziometroan, Parte Hartuz ikerketa taldearen bitartez, Olaso Dorrea Fundazioaren eta EHUren artean sinatutako hitzarmen akademiko bat dela medio.
Naziometroaren helburuak dira:
Batzorde zientifiko bat dauka Naziometroak eta honako lagunek osatzen dute: Asier Etxenike, Arkaitz Fullaondo, Igor Ortega, Iduzki Soubelet, Carlos Vilches eta Julen Zabalo.
Lehen naziometroaren emaitzak kontsulta daitezke jada. Euskal Estatuaren alde agertzen direnak (%42,5) dira, kontrakoak baino gehiago, baina ez da zehazten galderan edo erantzunetan Euskal Estatu posible horren mugarik edo lurralderik.
Herritarren gehiengoak (%63) bere etorkizun politikoaz erabaki nahiko luke, bestalde. Berdin gertatzen da lurralde bakoitzak eskubidea eduki beharko lukeen edo ez galdetzean. Galdetutako hiru eremuetarako, gehiengoek baiezko erantzuna eman dute: Euskal Autonomia Erkidegoak eskubide hori eduki beharko lukeela uste du %64k, Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan %63k eta Euskal Hirigune Elkargoarenean (Iparraldea) %58k.
Era berean, gehiengo oso zabal batek zazpi herrialdeen artean dagoena baino harreman gehiago izatea nahi du (%79).
Ikus datu gehiago hemen: https://telesforomonzonlab.eus/naziometroa-2020-11-neurketa
Erantzun
Sartu