Teknologia albisteak

Jardunaldia: 2deo, Zinemaldia & Technology

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-09 : 15:50

Ekainaren 16 eta 17an, '2deo, Zinemaldia & Technology' jardunaldiak egingo dira Donostian (bi egunetan arratsaldeko ordutegiarekin), zinemagintzako teknologo eta profesionalentzako topagune gisa. 2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren baitan, Tabakalerak eta Donostiako Zinemaldiak antolatu dute toapaketa,

Bi eguneko jarduera-programak teknologia berriek zineman duten eraginari buruz gogoeta egitea du jomuga, eta ikus-entzunezko sorkuntza-, ekoizpen- eta erakustaldi-prozesuak etengabe berrasmatuz zinemak egoera berriari etekina nola atera dion aztertzea.

Hauxe da egitaraua:

Ekainak 16, asteazkena.
  • 16:00 Ongi etorria
  • 16:15 Zibersegurtasuna ikus-entzunezkoen arloan - Nola lagun diezaguke Teknologiak edukiak modu seguruan landu eta kontsumitzeko. María Penilla (Ziur) eta Iñaki Regidor (EITB)
  • 17:00 Adimen artifiziala: osagai sekretua. Sami Arpa (Largo) eta Xabi Uribe-Etxebarria (Sherpa.ai)
  • 17:45 Atsedenaldia
  • 18:00 Artea eta zientzia 3D inprimaketa eta aurpegi-animazio prozesuaren atzean, Oscar LAIKA irabazi duen estudioan. Brian McLean (LAIKA) eta Benoit Dubuc (LAIKA)
Ekainak 17, osteguna.
  • 16:00 Blockchain-a: gardentasuna lortzeko aliatua. Irina Albita (Filmchain) eta Oscar Lage (Tecnalia)
  • 16:45 Dronak: nola eramaten duen teknologia berritzaileak narrazioa altuera berrietara. Antton Peña (Flock) eta Tom Wandsworth (Bad Wolf Horizon)
  • 17:30 Atsedenaldia
  • 17:45 VR zineman: ikus-entzunezko formatu berriak aztertzen. Martin Allais (Battlescar film) eta Mikel Zorrilla (Vicomtech)
  • 18:30 Zinemaren etorkizuna. Pedro Escalona (Trigital), Pepe Abellán (Picnic), Jordi Bares (Rohtau), Javier Urosas (Do Producciones)

Streaming bidez jarraitu ahal izango da, baina bertan aforo mugatuarekin bada tokia ere. Doan da, baina erreserbatu egin behar da tokia, hemendik.

Erantzun

Sartu