Teknologia albisteak

Disney+ Euskaraz-ek Legebiltzarrera eraman ditu bi eskaera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-14 : 16:43

Legebiltzarreko Hezkuntza batzordetik Hezkuntzan Librezale nola igaro diren kontatu genuen atzo. Asteon bertan, beste agerpen interesgarri bat ere izan da, Disney+ Euskaraz taldearena. Asteazkenean izan zen agerpena, eta interbentzioak gordeta daude Legebiltzarraren webgunean. Berria egunkariak ere egin dukronika bat.

Iazko abenduan abiatu zuten zenbait lagunek kanpaina, Disney+ euskaratzeko (2020ko martxotik Euskal Herrian ikus daitekeen streamign zerbitzua). Bi hilabetean, 5.500 pertsona baino gehiagok babestu dute eskaera.

Hori ikusirik, Legebiltzarrera idazki batekin aurkeztu ziren. "Hain denbora gutxian hainbeste atxikimendu bildu izanak agerian utzi du euskal jendartean gai honen inguruko kezka nabarmena dagoela. Ikus-entzunezkoen online plataformen eskaintza eta hauek kontsumitzeko ohitura asko hedatu da azken urteetan eta gure bizimoduan toki bat egin dute denbora gutxian. Haur eta nerabeen kasuan, bereziki, plataforma hauek euren erreferenteen eraikuntzan eta hizkuntza ohituretan funtsezko papera jokatzen dutelakoan gaude.

Eta bi eskaera zehatz egin ditu taldek:

  1. "Alde batetik, Disney-ri eskatzen diogu bere ekoizpenak euskaraz eskaini ditzala bai euskal herriko zinema aretoetan bai Disney+ plataforman, eta utz diezaiola euskaldunak diskriminatzeari".
  2. "Bestetik, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, eta Euskal Elkargoari, Disney-rekin harremanetan jar daitezela haur euskaldunen eskubideak bermatuak izan daitezen."

Irudian, Disney Plus plataformak orain artean kaleratu duen produkturik entzutetsuena, Star Wars unibertsoan kokatutako The Mandalorian telesaila, Euskal Encodings-i esker azpitituluekin euskaratuta, ospetsu bihurtu den Yoda Txiki pertsonaiarekin.

Erantzun

Sartu