Teknologia albisteak

Izena alfabeto elfikoz tatuatzekotan, adi ortografiari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-06 : 10:03

Gizonezko futbolari profesionalak tatuajez beteta daudela ebidentzia bisual bat da azken urteotan. Josu Gomez hizkuntzalari eta teknofilo bilbotarra fijatu denez, motibo desberdinez artean badago joera bitxi bat, norberaren izena alfabeto elfikoz idaztea. Hau da, J.R.R. Tolkienek Eraztunen Jaunaren mundurako asmatutako hizkuntza eta alfabetoen artean bat darabiltela futbolati batzuek. Josu Gomez tolkienista aditua da eta ondo identifikatu ditu kasuak. Hona euskal futbolari batena ekarriko dugu, Raul Garcia nafarrarena.

Raul García jokalari nafarrak Atlético de Madrid taldean du fitxa orain, eta bere ezkerreko besoan du idatzita bere izena Tengwar edo alfabeto elfiko delakoan. Josu Gomez konturatu denez, Garzia edo Gartzia beharrean, Garkia da norbaitek jokalariari elfikoz eman dion grafia.

Sarean dagoen transliteratzaile honekin egin dugu aproba, eta modu kurtsiboagoan, baina karaktere hurrenkera errepikatu dugu.

Noski, Gartzia abizena euskal jatorrikoa da, Gaztea/Gartzea epiteto zaharretik eratorria, eta Nafarroako lehen errege-etxeetan ere ohikoa zena. TZ fonema transkribatzeko ez dago aldagairik alfabeto elfikoan... Orduan, nola ote Gartzia zuzen hori... Berriro transliteratzailera joan T eta Z elkarren ondoan transkribatuko zituen gure frogak, uste dugunez:

Esteka interesgarriak:

Erantzun

Sartu