Teknologia albisteak

Asmoz Fundazioak ideia berriak batzeari ekin dio dei publiko batekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-16 : 10:46

Asmoz Fundazioak euskal herritarren artean bidelagunak eta ideia berriak batzeko egitasmoa martxan jarri du. Euskal erronka sozialei buruzko erantzunak sortzen jarraitu nahi du Asmozek, artista, kultura-eragile eta gizarte-aktibistekin konektatuz eta haiekin berrikuntzak eginez. 

Ideia edo hausnarketa hauek Asmozek martxan dituen proiektuak garatzeko edota beste proiektu berriei heltzeko aukera izan nahi dute. Beraien proiektuetan jorratzen dituzten gaiak oinarri hartuz, sei galdereko sorta bat plazaratu du sare sozialetan, euskaldun herritarrengan hausnarketa sortzeko eta hausnarketa, ideia edo proposamen horiek partekatzeko gonbitea egiten dute, elkarlanean erronka horiei aurre egiteko. 

Galdera hauekin ekintza-, proiekzio- eta sentsibilizazio-planari hasiera ematen diete Asmozeko taldeak haien proiektuei:

· Nola ezarri kultura gizarte aurreratu eta berritzaile baten oinarri gisa?

· Nola dinamizatu gure zeregina geroz eta digitalagoa den gizarte batean?

· Nola sortu kulturarteko gizartea?

· Nola erantzun geroz eta zahartuagoa den gizarte baten aurrean?

· Nola inplikatu gaitezke gizarteak naturan eragiten duen inpaktu negatiboa murrizteko?

· Nola sortu euskararen normalizaziorako espazio berritzaileak?

Galdera hauen inguruan hausnarketa, ideia, kezka, iritzia, ikuspuntua, proiektua edo proposamena baduzu, partekatu Asmozekin asmoz@asmoz.org korreoaren bitartez edo haien sare-sozialen bidez: @AsmozF Twitterren, FacebookInstagram.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago