Teknologia albisteak

e-GA, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-08 : 17:04

Orain arte HIGA izan dena, hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa, berritu egin da pandemia egoeragatik eta, 2021ean, e-GA bilakatu da. Berritutako edizio honek hizkuntza-lankidetzarako proiektu-lehiaketa abiatu du eta, orain, behin proposamenak aurkezteko epea bukatuta, topaketaren txanda da. Hitzorduan, poesia, hitzaldi bat, sari-banaketa eta musika izango ditugu.

Ekainaren 11n (ostirala) izango da topaketa, 19:00etatik 21:00etara. Aurrez aurre Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean eta zuzeneko emisioa Youtuben euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Egitaraua

19:00. Itziar Uriarte: Olerki emanaldia.

19:10. Aurkezpen instituzionala.

19:15. Kike Amonarriz: "Hiztun gazteak hizkuntza biziberritzearen bidegurutzean".

19:35: Ikus-entzuleekin solasaldia.

20:00: Sari-banaketa eta egileekin solasaldia

20:30: Kontzertua: Ibil Bedi taldea.

Erantzun

Sartu