Teknologia albisteak

Zinemak Euskaraz, film emanaldietan euskara bermatuko duen lege baten alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-06-03 : 13:06

Zinemak Euskaraz izeneko ekimen bat jarri dute matrtxan, zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Lege propioa eskatzeko. Eusko Jaurlaritzari zuzentzen zaion agiri batekin sinadura bilketari ekin diote.  Eredu gisa, Kataluniako 20/2010 Zinearen Legea proposatzen dute.

Hala dio eskaerak:

Gure herrietako zinemetan euskaraz eskaintzen diren filmek ez dute, inolaz ere, bermatzen euskaldunok zinea gure hizkuntzan ikusteko dugun eskubidea.

Izan ere, nahiz eta euskal hiztunok, kulturako beste hainbat esparrutan, euskaratik eta euskaraz aritzeko eta gozatzeko aukera zabala dugun (liburuak direla, musika, arte eszenikoak, egunkariak, aldizkariak, komunikabideak, etabar.), zine-pantailetan euskarak ez du dagokion lekurik.

Zinemetan, jatorriz euskaraz ekoitzitako filmak ikusi nahi ditugu, baita euskarara bikoiztutako eta azpidatzitako produkzioak ere. Horretarako, zinemetan euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Lege propioa behar dugu; euskara, zinemetan ere, gaztelera eta frantsesaren pare egongo dela ziurtatuko duen legea; gure zinemetan emititzen den film bakoitzaren emanaldien erdia euskarazko bertsioan izango dela bermatuko duena (katalanek Kataluniako 20/2010 Zinearen Legea duten eran).

Beraz, eskari honen bidez, gure erakunde eta alderdi politikoei, honako hau eskatzen diegu: aintzat har dezatela eta errespetarazi dezatela euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea, eta, zinemetan ere, euskararen presentzia legez bermatuko duen Zinemaren Legea adostu eta indarrean ezar dezatela.

Euskal Herrian euskarazko zinearen hutsune larria salatzen duen kazetaria da Urtzi Urrutikoetxea. Hemen bere kexuetako bat, nola UEMAko herrietan ere ez dirudien daukatenik sentsibilitaterik honetarako.

Euskal Herrian euskarazko zinearen hutsune larria salatzen duen kazetaria da Urtzi Urrutikoetxea. Hemen bere kexuetako bat, nola UEMAko herrietan ere ez dirudien daukatenik sentsibilitaterik honetarako.

Erreibindikazio honekin bat egin nahi baduzu, hemen sina dezakezu.

Erantzun

Sartu