Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin du Parlamentuko atean, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean.
Hala adierazi du taldeak: "Salatu nahi dugu Nafarroako Gobernuak alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituela oposizio-lehiaketa eta lekualdatze lehiaketa guztietan, Nafarroa guztian, eta euskara eremu euskaldunean bakarrik."
UPNk berak Nafarroako eremu mistoan ere baloratzen zuen euskara, eta horren aurrean PSN buru duen gobernuak nahitara egiten du atzerapausua, talde abertzale batzuek laguntzen duten gobernua izanik ere.
Administrazioan Euskaraz Taldeak gogor gaitzetsi du etorkizuneko Euskararen Foru Dekretuan, egoerak bere horretan iraunen du "eremu ez-euskaldunean".
Erantzun
Sartu