
Duela lau urte aipatu genuen Sustatun Flock, Antton Peña aramaioarrak Londresen sortutako start-up-a. Droneen hegaldiak aseguruekin babesteko sistema bat zen Flock nagusiki orduan. Orain, gidaririk gabeko automobilentzako aseguruak egiteko negoziora igaro dira, eta inbertsio gehigarria lortu dute.
Jaso genuen uztailean Kontseiluaren protesta, nola Espainian aurkeztu den Eskubide Digitalen Kartan kasurik ez zaien egin Kontseiluak eta beste erakunde batzuek egindako iruzkinei: hizkuntza gutxituen aldeko eskaerak ziren, eta bat bera ere ez da sartu testuan. Eskubideen Karta eta Kontseiluak aurkeztutako dokumentua lortu ditugu, alderatu, eta Espainiako kartaren murriztasuna agerian geratu zaigu. Herrialde elebakar eta uninazional horretan ez dago hizkuntzarik ez bada espainola, eta beste inorenak ez du merezi aipurik. Horixe da ateratzen dugun ondorioa.
Euskal Herriko herri batzuetan autokarabanak aparkatzeko debeku seinaleak agertu direla-eta, mezu truke interesgarri bat hemen (eta irudia ere bertatik atera dugu). Batetik, trafiko arauetan esistitzen diren seinaleek baliorik ez dutela. Eta bestetik, autokarabanak turismo jasangarria direla defendatzen duen argudio sorta bat.
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, Augustin Zubikarai saria antolatzen dugu, nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko duena. Urriaren 31 arte bidali daitezke proiektuak helbide honetara: mrey@ondarroa.eus.
Ikusiker zenbait talderen artean egiten ari diren ikerketa jarraitu interesgarri bat da. Gazteen ikus-entzunezko eta eduki digitalen kontsumoaren jarraopen-inkesta bat da, unean uneko panelak argitaratzen dituena. Azken panela 2021eko uztailekoa da, bereziki interesgarria.
Rikardo Arregi kazetaritza sarietara proposamenak aurkezteko epea irailaren 17ra arte dago zabalik. Aurtengo edizioak leitmotiv nagusi bat da: Martin Ugalde idazle eta kazetaria (Arregiren herri berekoa zen, Andoaingoa) jaio zela 100 urte betetzen baitira. 2021eko RAKS sarien edizio hau historiako 33.a izango da.
Eusko Jaurlaritzak, SPRI erakundearen bidez, Bind 4.0 sustapen prorgramaren seigarren edizioa jarri du martxan aurten. Enpresa handiak ideia berritzailek dituzten start-up txiki edo berriekin lotzea da Bind programaren funtsa.
Patri Urkizu Sarasua (Lezo, 1946) euskalari eta idazlearen lan idatzi guztiak bere izena duen webgunean bildu dituzte: PatriUrkizu.eus / 271 laneko katalogo bat da, eta bertan idazlearen autobiografia ere bada (Autobiografia: besteak eta neroni), eta argitaragabeko lan bilduma bat ere bai: testu propioak batzuk, edo beste idazki batzuen edizio-lanak eta iruzkin gehigarriak. Argazki bilduma bat ere bada.
"Euskara Logikoa Da": lema bitxi bat poltsetan eta kamisetetan ikusiko duzuna akaso aurtengo udatik aurrera. Eta beste esaldi / diseinu batzuekin osa daitekeena aurrerantzean Euskaralogikoada oihalgintzako marka sortu berriaren lehen ikurra baita.
Zurekin Bat lehiaketa izango da ETB1en irailetik aurrera. Astelehenetik ostegunera izangp da saioa, eta galde-erantzunen formatuko saioa izango da, kultura orokorreko galderekin.
Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, epe luzean EAEn zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutako behin betiko 10 lanpostu eskainiko ditu. Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Irailaren 10era arte dago eskariak egiteko aukera. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: Behin betiko lanpostuak 2021.
Uztailean argitaratu genuen Euskal Hedabideen 2020ko urtekaria kaleratu zela. Euskal Hedabideen Behategiak argitaratutako lanean, hedabide digitalek pandemiaren lehen urte berezi horretan bizi izandakoaren analisi bat zegoen, eta horren puntu nagusi batzuk dakartzagu gaur hona.
Duela 17.000 urte bizi izan zen mamut baten bizitzako ibilerak mapa baten gainean berregin ahal izan dituzte. 70.000 kilometro egin zituela 28 urtean ondorioztatu dute, eta gainera nondik nora ibili zen ere bai, mapa baten gainean. Nola egin duten komentatzea merezi du, lorpen zientifiko zirraragarria baita.
Abuztuaren 6an gauzatu eta iragarri zen Euskaltel enpresaren salmenta. MasMovil enpresak akzioen %98 eskuraturik (Masmovil nazioarteko hiru diru-funtsen jabetza partekatua izanik). Egun batzuen buruan jakin da jada Masmovilek jokaldi gehigarri bat egin duela: Euskaltelen telebistako unitatea saldu dio Agile Content enpresa katalanari, 32 milioigatik. (artikuluko irudia, Agile Content-en webgunetik ateratakoa da).
Europako hizkuntzen berdintasunaren aldeko ekimen batek, gai honek teknologiarekin duen loturaz inkesta ezarri du sarean. Interesgarria izan daiteke euskaldun gisa hau betetzea. Bi inkesta daude, hizkuntza teknologietan aditu izan daitezkeenentzat, eta beste bat hizkuntza-teknologien erabiltzaileentzat. Bigarren multzoan noski, denok gaude.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak. Uztailaren 15ean eman genuen lehen deialdiaren esleipenaren berri. Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdi bat antolatu du EIZIEk. Deialdi honetan hiru liburu hautatu dira itzultzeko. Laginak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 23a.
Gutxi-asko, hiritar gehienok erabili izan dugu inoiz Amazon denda erraldoia. Eta horrelakoetan sarri sortzen zaigu kezka: zer daki Amazonek guri buruz? Nire zer datu dauka? Bada, nahi badugu, badugu modua jakiteko zer dakien Amazonek guri buruz.
Lehendik ere susmoak zeuden arren, Hubble teleskopiari esker egindako azken ikerketak izan dira aukera hori baieztatu dutenak: Jupiterren satelite den Ganimedesen ura dago lurzoru izoztuaren azpian.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsa deitu ditu UEUk. 3.000 euroko hiru poltsarako deia egin du UEUk eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 10a izango da. Xehetasun guztiak hemen dituzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2021eko deialdia.
Sü Azia elkarteak Zuberoako euskalkia aldarrikatzeko eta ikasteko podcasta sortu du. Jean Bordaxar elkarteko kide da, eta podcastaren nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan. Zuberera hobeto ulertzeko eta hitz egiten ikasteko tresna berria jarri du martxan Sü Azia elkarteak: XiberoKazt. Testu eta kantuen bidez, euskalkira gerturatzeko aukera eskaintzen dute.