
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau, euskaraz orain kaleratu dena: Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa. Covid pandemiak ezarritako premietatik osatutako liburua da. UOC-ek nagusiki online funtzionatzen du, sistema nahiko aurreratua du, antolakuntzan, eta baliabide teknikoetan.
Udan aurkeztu zen BDCC, EAEko erakunde publikoek bultzatutako sustapen zentro edo elkargo berria: Basque District of Culture and Creativity. Ohikoa bihurtu den modari jarraiki aukeratu da izena, Basque, baina ingelesez. Gari Araolazak zerrenda bat sortzea erabaki zuen, Basque Naming Obsession Spreadsheet (Euskal Izendatze Obsesioaren Kalkulu-orria), kalkulu-orri bat izatez, denon artean adibide gehiago gehitzeko.
Donostiako Film Laburren jaialdiak, Donosskino delakoak, bere bosgarren edizioa izango du 2021 honetan, Urriaren 5etik 9ra. Lehiaketa alorrean 23 izango dira epaimahaiaren sariak eskuratzeko ikusiko diren lanak. Kristonkino kolektiboak antolatzen du urtero festibal hau.
Interakziorako aplikazioen esparrua aldatzen ari da etengabe. EITBko eraldaketa digitaleko zuzendari Lontzo Sainzen txio batetik jasotako informazioa da hau, eta berak nabarmendu bezala, "badira 5 urte Twitter desagertu zela ranking-etik, Skype duela 4, Youtube duela 3 eta Netflix aurten" jausi da.
16 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetan online, Eibar eta Iruñean. Matrikula dagoeneko zabalik dago. Ikastaro guztiak euskaraz dira eta edozeinek parte hartu dezake.
''EH Sukarra'' kantua bertsionatu dute Nøgen taldeak eta Gaztea irratuiko zenbait kudek. Maketa Lehiaketaren 30. urteurrena ospatzeko izan da, orduan Euskadi Gaztea zeritzonak antolatu zuen hartan, Eibarko EH Sukarrak taldeak irabazi zue Maketa Lehiaketaren lehen edizioa izen bereko kantuarekin.
Portaera zibikoa zaintzen duen robot-polizia jarri du Singapurko kaleetan bertako gobernuak, eta euskal izena jarri diote: Xavier. Dirudienez ale bat garatu dute, eta hiru astez arituko da ingurune zehatz batean.
Xabier Irujok egindako "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lanak 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibilaren kontestuan, gertaturiko egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen ditu. Gogora Institutu publikoak argitaratu du lana, eta era berean sarean jarri du Bonbardeketen Mapa, tokian tokiko informazioarekin.
"Auzolanean, Historia idatziz" proiektuak Iruñeko Alde Zaharrako auzo-mugimenduaren 40 urtetik gorako historiaren memoria ikertu eta berreraiki nahi du, auzokide ohien ezagutzari balioa emanez, bai eta biztanle gazteenen eta auzoko populazio berriaren ezagutzari ere. Auzolaneko diru-bilketa edo crowdfundinga egin dute horretarako, hain zuzen, eta irail honetan dago aportazioa egiteko aukera. Iruñeko AZ Ekimenak (Alde Zaharra) bultzatzen du ideia hau.
Aurtengoan ere udazkenean etorriko da Literaturia, Euskal Letren Plaza. Zarautzera. Irailaren 24tik 26ra izango da aurtengo edizioa, hileko azken asteburuan. Itzala Hitzaren Bila da 2021eko edizio honen leloa.
Eneko Oroz @ameslaria txiolari eta pentsalari interesgarri bat da, teknologiaren gaineko ikuspegi sozial, enpatiko eta batzuetan heterodoxoa eskaintzen ona. Kasu honetan, "kanal" propioak sortzearen zailtasunak azaldu ditu, eta Twitch ez-gamer baten aldeko aldarria egin: denetariko sorkuntza-kanalak behar dituela euskarak plataforma sozialetan, ez bakarrik nerd, joko-zale edo teknologikoak. Eta ausartu eta gogor apostu egiteko garaia dela uste du.
Olatz Vazquez kazetari eta argazkilari bizkaitarra minbiziaz hil da haur 27 urte zituela. Iaz, Covid pandemiaren larrienean, atzerapenarekin detektatu zioten gaixotasuna, eta urtebeteko borrokaren ondoren hil egin da. Gaixotasunaren prozesua sare sozialetan, argazkiekin eta lehen pertsonan dokumentatu duen lekuko eta kazetari ausart bat izan da Olatz Vazquez.
Irudi sorkuntza algoritmikoarekin jokatuz, Street Fighter V bideokoko borrokalari ikonikoen irudiak moldatu ditu garatzaile batek. Itxura batean Googleren AI edo adimern artifizialeko sistemaren bat erabili du, baina ez du esan zein. Emaitza batzuk onak dira, beste batzuk ez horrenbeste, baina txundigarriak halaber. Agin Laburu bertsolaria ikusteak harritu gaitu!
Telefono mugikorrarekin Google aplikazioa erabiltzen baduzu gauzak bilatzeko, termino jakin batzuk sartuta zenbait jokotara iritsi zaitezke. Google edo telefonoa euskaratuta baduzu, are gehiago: materiala euskaraz aurkituko duzu. Jokoak euskaratuta daude (dragamina, sugearen jokoa, bakar-jokoa...), baina bilaketa erdaraz egin beharra dago, gure aproben arabera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak "Egile Sariak" antolatu ditu, sorkuntza artistikoari bideratutakoak. Bost mila euroko 20 Sari emango dira, zenbait arloetan banatuta, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.
Gmail funtsezkoa bada zure komunikazioetan edo lanean, eta ordenagailu aurrean ez bazara jarri abuztuko oporretan, sorpresa txiki bat duzu ordenagailu pantailako Gmail bertsioan: aldaketak egin dituzte abuztuan. Google ez da sekula oso eroso edo trebe suertatu bere "berriketa" eta "interakzio sozialerako" tresnekin, izenak, aplikazioak, integrazioak asmatuz eta eraldatuz urterik urte; eta orain halako beste batekin etorri zaigu. 2021ko aldaketa honekin, hiru produktu erlazionatu ageri zaizkigu Gmail-en integratuta, Chat, Hangouts eta Meet, eta bakoitza nola dabilen azalduko dugu. Ohar inportantea: Google eta Gmail euskaraz erabiliz gero, dena txukun euskaratuta.
Josu Mezo kazetariak nabarmendu duen hari honetan zenbait herrialdetan Covid datuak nola banatzen eta ikusarazten diren azaldu du. Txertaketak Covid kutsaketa eta ospitalizazioetan izan duen eragina nabarmentzen duten grafikoak bereziki interesgarriak eta argigarriak direla agerian geratu da.
Google Tag Manager da Tag management system edo TMS delakoetan erabilienetakoa den tresnetako bat. Analitika zerbitzu aurreratu eta integratu bat bezalakoa da, baina bereziki merkataritza elektronikora zuzendua dago, Google Analytics bere gain hartzeaz gain, beste iturri batzuetako sistemak ere integratzen dituelako (iragarki kudekata sistemak, Facebook-eko edo Googleren beraren Adwords kasu). Tresna honi buruzko ikastaroa izango da euskaraz Donostian irailean, Miramon Enpresa Digitalak antolatuta.
Filmen euskarazko kontsumoaren aldeko zaletu batzuek Azpititulatuak Telegrameko kanala sortu dute, film osoak euskaraz azpidatzita ikusteko aukera eskainiz. Euskal Encodings eta Azpitituluak.eus webguneetako materialari berrerabilpen erraza antolatu dute.
EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak, Jon Kortazarrek zuzenduak, Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkari ospetsuan argitaratu berri du egungo euskal emakumezko idazle nagusien lanari buruzko lehen azterlana. Ikerketaren izenburua 'Escrituras vascas de mujer' da eta bost euskal emakumezko idazleren lana deskribatzen du: Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Leire Bilbao eta Maixa Zugastirena.