Teknologia albisteak

Hizkuntza-teknologien erabiltzaile europarrentzako inkesta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-10 : 12:24

Europako hizkuntzen berdintasunaren aldeko ekimen batek, gai honek teknologiarekin duen loturaz inkesta ezarri du sarean. Interesgarria izan daiteke euskaldun gisa hau betetzea. Bi inkesta daude, hizkuntza teknologietan aditu izan daitezkeenentzat, eta beste bat hizkuntza-teknologien erabiltzaileentzat. Bigarren multzoan noski, denok gaude. 

Irailaren 1a arteko epea dago inkesta betetzeko. Hona bi bertsioak.

ECML erakundea da inkesta sarean jarri duena: European Centre of Modern Languages of the Council of Europe; Europako Kontseiluaren baitako Europako Hizkuntza Modernoen Zentroa, egoitza Austrian duen ikertegia.

Erabiltzaileen inkesta orokorrari dagokionez, 10-15 minutu hartuko dizu inkesta betetzeak. Galdera batzuk hutsik utz daitezke, baina beste batzuk derrigor betetzekoak dira.

Helburuen artean, bereziki adimen artifizialak hizkuntzen alorrean garatzeko gidalerroak marraztea dago. Euskara eta hizkuntza gutxituak alor horretan kontuan hartzea funtsezkoa da, noski.

Erantzun

Sartu