Teknologia albisteak

Euskal gazteen ikus-entzunezko eta sare sozialen kontsumoa neurtzen ari da Ikusiker

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-22 : 10:10

Ikusiker zenbait talderen artean egiten ari diren ikerketa jarraitu interesgarri bat da. Gazteen ikus-entzunezko eta eduki digitalen kontsumoaren jarraopen-inkesta bat da, unean uneko panelak argitaratzen dituena. Azken panela 2021eko uztailekoa da, bereziki interesgarria.

 

Ehundaka gaztek betetzen dituzte tarteka datuak Hego Euskal Herrian. Adin nagusikoek (edo unibertsitate-ikasleek) abisu bat jasotzen dute whatsapp programatu baten bidez, eta inkesta betetzera sartzen dira % handi batean. Gaztetexeagoek ikasketa zentroen bidezko inkesta batzuk betetzen dituzte bitartean. Inkesta jarraitu hauekin, ez bakarrik unean uneko argazkia ateratzen da, baizik eta erabilpen joera aldakorren traza ere hartzen dute ikertzaile analisatzaileek (Twitch-en gorakada azken hilabeteotan, adibidez).

Uztaileko paneletik, zenbait datu. Hona zein aparailu erabiltzen duten gazteek:

Unibertsitate eta institutu ikasleen artean nabari da alderen bat goiko grafikoan, are nabarriago beheko bi grafiko hauetan: ikus-entzunezko elementu bat nola ikusi duten; plataformaz galdetu zaienean, eta bideoak ikuskatzeko euskarriaz.

Edukia kontsumitzeko ordutegian ere bada desberdintasunik adinaren arabera, nabarmena gainera:

Marka edo iturri zehatzen gainean, galdera interesgarriak. Telebista kateei buruzko grafikoa hemen:

Eta zein sare sozial darabilten galdetutakoan:

Azken alor honetan, 2021eko uztaileko panel honek kontu interesgarri batzuk ere badakartza, zenbait sareren inguruko grafiko interesgarriekin, baina beste baterako utziko dugu.

Ikusiker egiten dute EHUko NOR ikerketa taldeko unibertsitateko irakasle eta kolaboratzaileek, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak eta Tabakalerak.

Erantzun

Sartu