
Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, "Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa" antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.
Iazko azaroan sortu ziren fleet-ak, Twitterreko mezu iragankor laburren funtzionalitatea, baina urte erdi iraun dute, ez gehiago. Etzi, abuztuaren 3an, desagertuko da aukera hau Twitterren aplikazio bertsioetatik (web ingurunean ez da sekula gauzatu).
Zeresana eman du aste honetan Joanes Illarregik Bertsolari.eus-en bitartez kontatu duen bizipena. Ez-festa batzuen kontestuan, bertso-afarira joateko gonbitea jaso dute berak eta lagun bertsolari batek, eta joan dira. Egin ere egin zuten, bertso-saioa, baina bitartean, haren aurretik edo ondoren, halako hutsune komunikatibo eta emozional batean galduta egon ziren, antolakuntzak kasurik egiten ez ziela.
Administrazioa Euskaraz taldeak "erakunde euskarafobikotzat" jo du Nafarroako Administrazio Auzitegia, "Nnahiz eta batzuetan, gutxitan, euskararen aldeko ebazpenen bat eman." Kasu honetan ez da halakorik, kontrakoa baizik, auzitegiak lanpostu elebidunak kendu baititu herri hauetako udaletan: Zizur Nagusia, Berriobeiti, Antsoain, Uharte, Atarrabia, eta orain, Berriozar.
Adimen Artifizialerako Europar Elkarteak (EurAI) 2020ko doktore tesi onenaren bere saria eman du: Mikel Artetxe informatikari euskaldunak irabazi du "itzulpen automatiko gainbegiratu gabea" tesiarekin. Euskarazko itzulpengintza automatikoak azken urteetan emandako jauzia begi-bistakoa da erabiltzaileontzat (Itzuli, Batua.eus edo Elia erabiltzen dugunontzat), baina era berean esparru honetan lan egiten duten profesionalen bikaintasunaz ere harro egon gaitezke.
Uzeik eta Euskaltzaindiak elkarrekin landutako Telelanaren oinarrizko lexikoa argitaratu du (PDFan) Akademiak. Azkar ibili da Maite Goñi Gaurko Hitzean bideodei anotatzeko. Geuk hori eta beste mordoxka bat aipatuko ditugu artikulu honetan.
“Arnas Dezagun” guraso euskaldunen taldeko kideek eskaera egin dute, gutun ireki baten birtartez, haur euskal hiztunak ez sakabanatzeko gela desberdinetan. Haur euskaldunek erdaldunengan eragiteko egiten omen dute, eta horregatik banatzen dira gelaz gela, guraso hauek salatzen dutenez: baina erdiesten dena kontrakoa da, beraiek erdalduntzen dira kideko euskaldunen faltan.
Laura Vilagra Kataluniako gobernuko presidentetzako kontseilariak adieraz du Katalunian, bertako Gobernuak eta Espainiakoak datorren astean hasi behar dituzten negoziazioetan (abuztuaren 2rako dago jarrita hitzordua), ikus-entzunezkoen ekoizpen eta emisio kuotetan katalana (eta beste hizkuntza gutxituak) sartzearen garrantzia eta funtsezkotasuna aldarrikatuko dutela.
Munduko elkarte ornitologiko handi eta ezagunetakoa da Audubon Society elkarte ipar-amerikarra. Urtero antolatzen du hegaztien inguruko argazki-lehiaketa zabal bat eta joan zen astean jakinarazi dituzte 2021eko irabazleen izenak.
Espainiako hedabide gehienek 5. olatu bat aipatzen duten honetan... Zenbat olatu edo goraldi epidemiologiko izango ote zituen Covid-19 gaitzak geurean? Murritza bada ere, EAErako infografia sorta on bat prestatu du EITBk eta hor ikusten da Hego Euskal Herrian bederen sei olatu izan ditugula.
Covid ziurtgairi europar ofizialen ezaugarriez eta haiek lortzeko moduaz jardun izan dugu Sustatun. Orain, beste tresna interesgarri pare baten berri: ziurtagiriaren baliogarritasuna ziurtatzen duten tresnak daude jada libreki, sarean. Ondorio interesgarri bat: tresna hauekin edonork antola dezake ziurtagiria aurkeztea eskatzen duen ekitaldi bat.
Arteagan (Bizkaian) egingo da abuztuaren 25 eta 29 bitartean, Iraultza Txikien Akanpada. 30 mahai inguru, hamar kultur emankizun, azoka eta manifestazioa antolatu dituzte, besteak beste.
Aste honetan bi egunetan, batean 50, eta gero beste 30: 80 baliabide, urrats, ekimen "bizitza euskaraz ospatzeko", bere biltzaileak egin duena. Txerra Rodriguez soziolinguistak Twitterren egin duen bilduma bat da. Izenburu alternatiboa okurritu zaigu: Euskararen munduari itzulia 80 proiektutan.
Xake partidak kudeatzeko eta gordetzeko Stockfish programaren bultzatzaileek salaketa jarri dute ChessBase merkatuko erraldoiaren aurka, beraien GPL lizentzia libreak bortxeatzeagatik.
Aste honetan aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Badalab izango dena: Euskararentzako hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategia. Uztailaren 21ean partzuergo bat osatu zen formalki erakunde berria kudeatzeko, eta gobernu batzorde bat ere onartu zen horrekin batera.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, DBHko ikasleek ebaluazio diagnostikoan inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran: %53k hasierako maila dute. Erabilera ere apaldu egin da adin eta egoera guztietan.
Googlek bere logoa eraldatzeko erabiltzen duen marketin-taktika, Doodle delakoa, oso berezia dator gaur ostirala 23: estilo zaharreko bideojoko bat da, eta euskaraz dago!
Abuztuko oporraldira begira neurri berriak hartu ditu LABI batzordeak (bere gomendioz, Eusko Jaurlaritzak zehatzago esanda), EAEn Covid pandemiaren inguruko egoeraz erabakitzen duen batzordeak. Gaurdanik daude indarrean eta jarraian dituzue adierazita. Maskarari dagokionez, kalean ere segurtasun tarterik ez badago.
Urtebete da Joan Mari Torrealdai idazle eta euskaltzaina hil zela, eta lehenago egin izan zitzaion omenaldia (pandemia egoerak eragotzi duena halabeharrez) uztailaren 30ean egingo diote gertukoek azkenean, Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen.
Joan den asteburuan Richard Branson, eta atzo Jeff Bezos, iritsi omen dira espaziora. Tira, batak lurretik 80 kilometroko altuera erdietsi du; besteak 100 kilometrokoa. Nor iritsi zen lehena? Branson. Nor gorago? Bezos. Asko jota, espazioaren ertza da hori, zero grabitatearen antza duen sentsazio bat igartzeko zonalde bat, espazioren beltza zein lurraren kurbatura argitsua aldi berean ikusten diren ingurune bat, eta batak zein besteak bizpahiru minutu egin zituzten hor.