Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, epe luzean EAEn zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutako behin betiko 10 lanpostu eskainiko ditu. Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Irailaren 10era arte dago eskariak egiteko aukera. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: Behin betiko lanpostuak 2021.
Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioak, nazioarteko deialdia jarri du, behin-betiko 10 lanpostu eskeiniz Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta.
Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:
Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.
Emakumeen hautagaitzak bereziki ongi etorriak dira.
Deialdi honen inguruko ezaugarri guztiak eta ebaluazio prozesuei inguruko informazioa hurrengo dokumentuan irakur ditzakezu (ingelesez).
Erantzun
Sartu