Euskal Herriko herri batzuetan autokarabanak aparkatzeko debeku seinaleak agertu direla-eta, mezu truke interesgarri bat hemen (eta irudia ere bertatik atera dugu). Batetik, trafiko arauetan esistitzen diren seinaleek baliorik ez dutela. Eta bestetik, autokarabanak turismo jasangarria direla defendatzen duen argudio sorta bat.
Oier Araolazari hartu dizkiogu hari horretatik autokarabanen aldeko argudioak. Horra, zenbait txiotatik bildutakoak:
"Kostaldeko herrietan arazo latza da aparkamentua, baina arazo horren eragilen nagusiak ez dira autokarabanak, kotxe normalak baizik. Hondartzatik urruti dauden parkinak erabiltzeko arazo gutxien dituztenak autokarabanak dira. Beti dago muturluzeren bat, baina kotxeetan ere bai.
Badirudi zenbaiti autokarabanek inpaktu bisual desatsegina eragiten dietela, baina kontrako argudioa "ekologikoa" bada bide motza du kritika horrek. Garraio pribatua izateaz harago (garraio kolektibo asko baino iraungarriagoa, halere) eragin ekologiko txikienetakoa du.
Udalek ongi kudeatzen dutenean jarduera turistiko sostenigarri eta ekonomikoki onuragarria da. Europan hainbat herrialdetan oso argi dute hau eta hemen baino autokarabana gehiago egonik ez dute mehatxu moduan bizi, kontrara, sustatu egiten dute bidaia eredu hori.
Europako errepideetan miloi bat autokarabanatik gora dabil. Zergatik babesten dituzte (hemen ez bezala)?
Ekonomikoki ere bidaia-mota onuragarria da herrientzat:
Estazionalitate maila txikiagoa duen sektorea da, eta beraz, interesgarria herrientzat. Bidaiari jarioa urte osoan izaten da. Frantzian tokiko produktoreek (ardo, gazta, pate...) autokarabanak erakartzen dituzte, aparkatzeko erraztasunak eskainiz, baita etxaldeetan ere."
Erantzun
Sartu