Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa (2. deialdia)
2021-08-09 10:35
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak. Uztailaren 15ean eman genuen lehen deialdiaren esleipenaren berri. Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdi bat antolatu du EIZIEk. Deialdi honetan hiru liburu hautatu dira itzultzeko. Laginak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 23a.
Itzultzaile profesionalak zein hasi berriak izan daitezke lehiatzaile, eta honako hiru obra hauek dira bigarren deialdiko itzulgaiak (eta lehiaketan parte hartzeko itzuli beharreko laginak):
- Leonardo Sciacia, Todo Modo
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word) - Amos Oz, מיכאל שלי (Michael Sheli) / My Michael / Mi querido Mijael / Mon Michaël…
Lehiaketarako lagina*, hemen (pdf) eta hemen (word) - Marina Tsvetaieva, Mon frère féminin: Lettre à l'amazon
Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
Webgunean informazio guztia.
Erantzunak kargatzen...