Teknologia albisteak

Bind 4.0, start-upak eta industria handiagoak elkartzeko programa, 6. edizioan da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-20 : 11:00

Eusko Jaurlaritzak, SPRI erakundearen bidez, Bind 4.0 sustapen prorgramaren seigarren edizioa jarri du martxan aurten. Enpresa handiak ideia berritzailek dituzten start-up txiki edo berriekin lotzea da Bind programaren funtsa.

Aurten bereziki alor hauetako start-upak bilatzen dituzte; industria adimenduna, energia garbi eta jasangarriaakl, elikaduraren eta osasunaren arloko enpresak. Start-upen hautagaitzak irailaren 10era arte aurkez daitezke Bind 4.0 webgunetik. Mundu guztitik aurkez daitezke enpresak, eta gero Euskal Herrian kokatutako 65 enpresa handik (SPRIrekin hitzarmena egin dutenak), aukeratzen dituzte batzuk proiektu berritzaileak egiteko (laguntzak direla tarteko. Enpresez gain, euskal erakundeak ere gehitu daitezke Bind-eko onuradun izatera; adibidez aurten Osakidetza sartu da programan.

Iaz jaso ziren 750 hautagaitzetatik, Bind 4.0ko konpainiek guztira 31 startup hautatu zituzten, eta 40 proiektu garatu dituzte. Twitterreko Bind-en txio jarioan ikus daitezke zenbait enpresa azaltzen bideo batzuetan zein proiektu garatu dituzten Bind 4.0ri esker.

Orain arte (eta aurten ere) enpresa eta erakunde handi horien esku egon da start-up-ekin elkarlana egiteko aukera hau, baina SPRIk aurreratu duenez, 2022tik aurrera BIND programa zabaldu egingo da, eta "eraldaketa digitalean aurrera egiteko interesa duten enpresa guztiek eremu ezberdinetako startupei zuzendutako erronka teknologikoak botako dituzte". 

 

Erantzun

Sartu