Teknologia albisteak

Euskaltelen salmenta eta telebista negozioaren ber-salmenta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-12 : 17:38

Abuztuaren 6an gauzatu eta iragarri zen Euskaltel enpresaren salmenta. MasMovil enpresak akzioen %98 eskuraturik (Masmovil nazioarteko hiru diru-funtsen jabetza partekatua izanik). Egun batzuen buruan jakin da jada Masmovilek jokaldi gehigarri bat egin duela: Euskaltelen telebistako unitatea saldu dio Agile Content enpresa katalanari, 32 milioigatik. (artikuluko irudia, Agile Content-en webgunetik ateratakoa da).

Agile Contentek erosi duena milio erdi bezero biltzen dituen telebista negozioa da. Euskaltelek eta bere filial R Cablek eta Telecablek kudeatzen duten zerbitzua da. Informazioaren arabera, Agile Content-ek Bizkaira ekarriko du bere egoitza ofiziala.

Euskaltel berriak ere, diotenez, Euskal Herrian gordeko du bost urtez egoitza fiskala, edo hori iragarri zen behintzat erosketa/salementa jakinarazi zenean. Baina askoren ustez EAEko erakundeen bultzada publikoarekin sortu zenaren ondorengontza azkenean euskal interes publiko posibleetatik betiko deskonektatzeko modua da.

Euskaltelen salmenta operazioagatik, Euskalteleko 52 kideren artean 27 milioi euro banatuko dituzte: 7,5 milioi euro eramango ditu Jose Miguel Garcia kontseilari ordezkariak eta Xabier Iturbe presidenteak 675.000 euro. Horrez gain, Zegona funts britaniarrak 421 milioi euro euro jasoko ditu, Kutxabankek 390 milioi, Alba korporazioak 216 milioi, NN Groupek 134,7 milioi, JP Morganek 109 milioi, Magnetarrek 108 milioi eta Abancak 88 milioi euro.

Euskaltel 1995ean sortu zen. Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrezki kutxek 12.000 milioi pezeta jarri zituzten, hau da, %100 diru publikoz finantzatuta zen enpresa eta zuntz optikoaren azpiegitura. 2008ko krisiaren ostean, pribatizazio prozesua abiatu zuen Jaurlaritzak, bere akzioak kanpoko enpresei salduz.

2015ko uztailaren 1ean Euskaltel burtsara atera zuten eta ordutik Euskaltel diru irabazi asmo garbiak besterik ez dituzten enpresen eskuetan geratzen joan da, enpresa hauen zuzendaritzen artean hainbat milioi euro banatuz dibidendutan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago