Teknologia albisteak

Zein da Amazonek niri buruz daukan informazioa? Horrela jakin dezakezu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-08 : 09:40

Gutxi-asko, hiritar gehienok erabili izan dugu inoiz Amazon denda erraldoia. Eta horrelakoetan sarri sortzen zaigu kezka: zer daki Amazonek guri buruz? Nire zer datu dauka? Bada, nahi badugu, badugu modua jakiteko zer dakien Amazonek guri buruz.

Interneteko enpresa eta webgune gehienek beti eskaintzen dute norbere informazioa ikusteko aukera. Oso ezkutuan bada ere, aukera hori ematen digute Googlek edo Facebookek, adibidez. Eta halaxe egiten du Amazonek ere. 

Amazonera sartu eta Menu Nagusian begiratzen badugu, kosta egingo zaigu aukera hau aurkitzea. Guk, behintzat, ez dugu aurkitu menu nagusian aukera zuzenik. Baina bilaketa bat eginda hantxe aurkituko dugu, norbere datuak jaisteko orrialdea, helbide honetan.

Behin helbide horretara sartuta, jaitsi nahi dituzun datuen fitxategiaren ezarpenak aukeratu behar dituzu. Eskaera egin eta zure datu guztiak biltzen dituen fitxategia jasoko duzu zure postontzi elektronikoan. Bidalketa ez da automatikoa; Amazonek adierazten duenaren arabera, ordu edo egun batzuk igaro daitezke fitxategia jaso orduko. 

Zer datu ematen dizkizu Amazonek? Bada, alde batetik, zure erosketa historial oso-osoa: zer erosi duzun, noiz erosi duzun, prezioa, nola ordaindu duzun eta abar. Azken batean, Amazoni eskatu diozun guztiaren laburpena, ondo antolatuta eta datu guztiekin. Izan ere, datu horiek, nolabait, zure kontuaren ezarpenetan ere kuxkuxeatu ditzakezu, baina fitxategi honetan datu guztiak, osatuago eta ulertzeko modu errazagoan izango ditugu.

Bestalde, Amazonen egin dituzun bilaketa guztien historiala ere jasoko duzu: zer bilatu duzun eta noiz. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago