Teknologia albisteak

'Zurekin bat', taldekako lehiaketa saio berria izango da ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-17 : 09:47

Zurekin Bat lehiaketa izango da ETB1en irailetik aurrera. Astelehenetik ostegunera izangp da saioa, eta galde-erantzunen formatuko saioa izango da, kultura orokorreko galderekin.

Lau kideko bi talde arituko dira lehian. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar eta helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa lortzea izango da. Taldekideek haien jakituria neurtzeko aukera izango dute, kultura orokorreko galderak erantzun beharko baitituzte hiru txandatan. Horretaz gain, azken erronka bete beharko dute saria eskuratzeko.

Talde bakoitzak egunero aldatuko den bozeramailea izango du, eta lidergoa taldeko lau kideen artean txandakatuko da. Berezitasun bat ere bada, ordea; taldekideek lehiaketako galdera bakoitza haien ordezkariek baino lehenago ikusteko aukera izango dute, eta eurek erabakiko dute liderrak erantzuna jakingo duen ala ez. Horrela bada, apustua igo egingo da. Zenbat eta gehiago sinetsi, orduan eta gehiago irabazteko aukera.

Laukoteak osatu daitezke familia, kuadrilla, lankide, pisukide, kirol taldeetako kideekin... nahi bezala, eta talde horiek sortu eta aurkezteko modua hemen aurkituko duzue.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago