Teknologia albisteak

Patri Urkizuren lanak webgune batean bilduta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-19 : 10:23

Patri Urkizu Sarasua (Lezo, 1946) euskalari eta idazlearen lan idatzi guztiak bere izena duen webgunean bildu dituzte: PatriUrkizu.eus / 271 laneko katalogo bat da, eta bertan idazlearen autobiografia ere bada (Autobiografia: besteak eta neroni), eta argitaragabeko lan bilduma bat ere bai: testu propioak batzuk, edo beste idazki batzuen edizio-lanak eta iruzkin gehigarriak. Argazki bilduma bat ere bada.

 

Patri Urkizu Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Salamancan 1970en, eta Euskal Filologian doktore Euskal Herriko Unibertsitatean 1987an, Koldo Mitxelenak zuzendu zion tesi honekin: "Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715". Euskal Idazleen Elkarteko presidente eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendari izana da. Euskaltzain urgazlea da.

Lanik gehienak PDF eran daude, bisore batekin bertan irakurgai, eta deskargatzeko eran ere bai. Aipatzekoak iruditu zaizkigu, argitaragabeen artean, zenbait pertsonaiaren inguruko liburuak: Agosti Xaho, Joan Sebastian Elkano, Anton Abadia (Etiopiara egin zuen bideaia...

Ikus https://patriurkizu.eus/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago