Euskalgimrzaren Kontseiluak salatu duenez, Espainian osatzen ari diren Eskubide Digitalen Gutunean (Gobernuaren ekimen bat), muzin egin diote hizkuntza gutxituen izenean aurkeztu dizkieten proposamen guztiei. Espainiako Gobernuak harro adierazi du aste honetan ustez 250 emendakin edo proposamen sartu dituztela gizartetik Gutunaren tramitean, baina hizkuntzen aniztasunaren alde aurkeztu zirenak zuzenean zakarrontzira joan zirela ematen du.
Euskararen eta beste hizkuntzen aldeko proposamenak landu zituen Euskal Herritik Kontseiluak, ekarpenetan PuntuEus fundazioaren eta Elhuyar taldearen laguntza izan zuelarik. 2020ko abenduan helarazi zizkioten ekarpen horiek Espainiako Gobernuari, eta alor hauei buruzkoak izan ziren:
Gainera, eskaera horiekin bat egin zuten galizieraren eta katalanaren aldeko zenbait eragilek (Plataforma pel la Lengua, Obra Cultural Balear eta A Mesa pola Normalización Linguística).
Aurkeztutako guztitik ezertxo ere ez da ageri Espainiako Gobernuak orain uztailean jasotako dokumentuan. Kontseiluak bere idazkari Paul Bilbaoren bidez adierazi duenez: "Gobernuak ez du ezer kontuan hartu, eta lehen zirriborroa bezain diskriminatzailea da aurkeztu berri duten behin betiko bertsioa. Hizkuntzen auzia eta hizkuntza-eskubideak alboratzea erabaki du, bai prozeduretan bai edukietan ere... (...) Aipatu dute 250 ekarpen izan direla eta prozesu parte-hartzailea garatu dutela. Halere, hizkuntza gutxituei eta hizkuntza-eskubideei dagokienez, berretsi ahal dugu inora ez zihoan postontzi batera bidali genituela gure ekarpenak".
Hemen Espainiako Eskubide Digitalen Gutunaren gaztelerazko dokumentua, PDF formatuan. Artikulu honen irudia, Gutunerako sortutako irudi korporatibokoa da.
Erantzun
Sartu