Radio Euskadin mintzatu da Alberto Catalan Kontseilaria eta UPNko idazkari nagusia. Gobernuak Nafarroan landu duen Hizkuntza Politikak herritarren babesa omen du, eta hori hautestontzietan antzematen da.
Joan den astean Miguel Sanzek egindako adierazpenek, eta gaur Catalanek egindakoak, hizkuntza politika hauteskunde antzineko giroan murgildu dute. Sanzen aburuz hizkuntza eskubideak ez dira esistitzen, "asmakuntza" omen dira. Catalan, berriz, zuhurragoa izan da, eta euren politikak herritarren babesa duela azpimarratu du. EBLULek Nafarroako Gobernuari egin dizkion kritikak edukiz hustu ditu, eta informazio manipulatua darabiltela erran du.
"Badirudi hori GKE ba dela; lan jakin bat egiten duen elkarte bat, eta ez dakiguna egokia den. Halaber, ez dakigu informazioa iturri egokietatik edo iturri manipulatuetatik hartzen duen. Azken batean, Nafarroako Gobernuak aurrera daraman hizkuntz politikak, beste arloetako politikak bezalaxe, herritarren babesa du. Beraz, ez dugu hain gaizki egingo hauestontzietan herritar horien gehienen botoa eta konfiantza jasotzen segitzen dugunean", erran du Radio Euskadin. EBLUL (Europako Hizkuntza Gutxiagotuen Bulegoa, Europar Kontseiluko erakundeari elkarte deitu dio!!!). Ura euren bidera eramaten abilak dira. Hautestontziek gehienego osorik ez dutela diote. Inkestek, aldiz, erabat erratuta dagoela Gobernuaren hizkuntza politika. Ikusi nahi ez duen itsuaren parekorik ez omen dago.
Adierazpenak Berriak bildu ditu bere webgunean.
Eskubidez gabetuak, bozkatzeko aukerarik gabe, herritar ukatuak... legez Espaina Erresumako menpekoak baino ez gara. Ez herritartasunik ez hiritartasunik, ez ordezkariak aukeratzeko ahalmena, ez ostiarik.
Egoera honetan herritarren babesaren neurgailu zilegia izan daiteke hauteskunde ustelen emaitza?
EBLUL Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoak Nafarroako Gobernuaren hizkuntza Politikari buruzko txostena atzo argitaratu zen erabili.com webgunean.