Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 9. Lehiaketa antolatu du. 1988an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 23a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 370.000 eurokoa izango da.
Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:
1.- Lehiaketa honetan 1988an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak har dezake parte.
2.- Lan guztiek argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
3.- Lanek ipuin erotikoak izan beharko dute eta DIN A-4 orritan makinaz tarte bikoitzean idatzita aurkeztu beharko dira edo ordenagailuz 2500 karaktere hutsuneak barne. Lanen luzera bi eta hamar orrialde artekoa izan beharko da.
4.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea, eta lanaren lema) sobre itxi batean sartuko dira eta sobre horren azalean lanean jarri den lema bera jarriko da. Pozta elektronikoz bidalitako lanen kasuan, ipuina fitxategi batean bidaliko da "ipuina" izenarekin eta egilearen datuak "egilea" izeneko beste fitxategi batean.
5.- Lan orijinala, hiru kopia, eta egilearen datuak dituen sobrea beste sobre haundiago batean sartuta, honako helbide honetara bidali beharko da:
EUSKARABILA IPUIN EROTIKOEN 9. LEHIAKETA
Euskarabila Elkartea, 146 p.k.
48970 BASAURI
euskarabila@topagunea.com
Honetarako azken eguna 2004ko apirilaren 23a izango da.
6.- Sariak honako hauek izango dira:
7.- Sari ematea irabazleak bertan direlarik egingo da. Non eta noiz izango den aurrez iragarriko da.
8.- Lan saridunak Euskarabila elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, beti ere egilea nor den garbi adieraziz.
9.- Lehiaketaren epaimahaia honako hauek osatuko dute: Miren Agur Meabe, Sonia Gonzalez eta Edorta Jimenez.
10.- Euskarabila elkarteak oinarri hauetan edozein aldaketa egiteko aukera izango du, beti ere publikoki adieraziz.
> Basauriko Euskarabila elkarteak Ipuin Erotikoen 9. Lehiaketa antolatu du. 1988an edo lehenago jaiotako edozeinek parte har dezake lehiaketan eta apirilaren 23a baino lehenago aurkeztu beharko dira ipuinak. Lehiaketaren irabazlearentzako saria 370.000 eurokoa izango da.
> Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:
*370.000 euro? Ipuin erotikoak idazten hasiko naiz azkazalak teklatuan utzi arte. Bazen garaia euskal literaturari dagokion maila aitortzeko. Holako sari gehiago nahi ditugu!! ;-)