Amazon.com mundu mailan oso ezaguna den denda birtuala da. Bertan, mota askotako produktuak saltzen dira; horien artean liburuak. Ezizenak erabiliz, kritikak argitaratzen dira liburuen gainean. Orain, kritikoen identitateak argitara atera dira. Ondorioz, jakin da hainbat idazlek beren liburuen gaineko kritika onuragarriak idatzi dituztela ezizen baten ostean ezkutaturik.
Windows-eko oinarrian dagoen kodea jakin zela esan genuen oraintsu Sustatun bertan. Han esaten genuen sekretuak gordetzea zaila dela sarean. Liburuen kritiken auzian, antzerako zerbait gertatu da. Liburuak saltzeaz gain, Amazon webguneak kritikak egiteko aukera ematen du. Amazon webguneko sistemak ahalbidetzen du kritikak anonimoki argitaratzea: irakurleei ez zaie erakusten kritikak nork egin dituen edota kritikoak benetan liburua irakurri duen. Batzuetan ezizenak erabiltzen dira, izen faltsuak era jarri daitezke.
Beren obrak goraipatuz
Amazon.com-en liburuen kritika anonimoak argitaratzen dira, "Customer Reviews" izenpean. Aurreko astean Kanadako internauta batzuek atzeman zuten Amazon-ek milaka "kritikari anonimoren" identitateak ezagutarazi zituela, webgunearen errore baten ondorioz. Hori baieztatu du New York Times egunkariak. Anonimotasuna desagertzean, ezustekoa: beren liburuen gainean idatzi dute hainbat autorek, kritika ona eginaz.
John Rechy-k ezizena erabili du bere obrari ("The Life and Adventures of Lyle Clemens") kritika ona egiterako orduan; bost izar eman zizkion liburuari, Amazon.com-en eman daitekeen puntuazio altuena, alegia. John Rechy-k "City of Night" best-seller-a idatzi zuen 1963an eta PEN-USA saria eskuratu zuen. Rechy-k umore onez hartu omen du deskubrimendua. Rechy-ren moduan, asko dira ezizen bat erabili duten idazle ezagunak.
Walt Whitman eta Anthony Burgess dira ezizena erabili duten beste bi autore ezagun; horrela, beren obrak goraipatu zituzten.
Argi dago salerosketa birtualak duen garrantzia. Idazleen ahaleginak egiten dituzte sarean ondo kokatuak egon daitezen.
Bakoitzak bere aldera jotzen du "lojikoa" den moduan. Izan ere, ba al da ezer hoberik salmentak igotzeko? Umiltasun pixka bat izanez gero...
Agian beldur konpetentziagatik? Batek daki.
Liburua saldu nahi hori ez da ba ona izango... bestela begira politikariek botereagatik duten obsesioa.
Bide txarretik. Obra zikinduz, degradatuz.
Walt Whitman bere liburuen gaineko kritikak idatzi dituela? Ba al da internet inpernuan (edo zeruan, batek daki)?