Teknologia albisteak

John Kerryren ondoren, Ana Palacio

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-02-17 : 11:02

John Kerry-k nolabaiteko zuzenketa agertu du, euskaldunak eta terrorismoa dela-eta. Baina orain, Espainiako Atzerri ministro Ana Palaciok esandakoa dago pil-pilean.

IBO taldeak ( International Basque Organization for Human Rights, IBO ) egin zuen zuzenketa-eskaera Interneteko kanpaina baten bidez.

John Kerry-ren kanpainatik mezu elektroniko batekin erantzun dute. Hauxe dio mezu horrek zehazki:

Speaking in Oklahoma City on Saturday, January 31, John Kerry referred to Basque Fatherland and Liberty (ETA) a.k.a. Euzkadi Ta Askatasuna, a designated foreign terrorist organization by the U.S. State Department. He regrets that his comments may have been misinterpreted to refer to the Basque people in general as terrorists. They clearly are not.

The Kerry Team

Paid for by John Kerry for President, Inc. Contributions or gifts to John Kerry For President, Inc. are not deductible for income tax purposes.

Oklahomako bideoan ETA aipatu zuenik ez da egia. Bideo honetan, 32. minutuan entzun daiteke zer esaten zuen. Nolanahi ere, han esana euskaldun guztiak terroristatzat jotzea eta iraingarria zenuk ere interpretazio kontua izango da, seguruenik. Zuzenketa honi dagokionez, nonbait e-postaz bakarrik zabaldu dute Kerryren kanpainakoek. Johnkerry.com kanpainako webgune ofizialean ez dago gai honen aipamenik. Erantzun honi desegokia iritziz, beste mezu andana bat ere zabaldu dute batzuek Interneten. Tartean, Alfred Hualde troll anti-euskaldunaren mezuak ikusi ditut nik. Bere burua hiper-abertzaletzat aurkezten duen bazter-nahasle bat.

Kerryren irain ustezkoa baino zuzenagoa dirudi Ana Palacio Espainiako Atzerri ministroak Estatu Batuetako aldizkari bati esan diona.

The problem of the Basques, she says, is nothing less than the problem of freedom: Half the population lives under threat of terror from the other half, and what kind of life is that?

Populazioaren erdia, beste erdiaren terrorearen mehatxupean bizi omen da. Kontua da esaldi honek ere interpretazio bat baino gehiago izan dezakeela, kazetariak ez baitu komatxo artean ezarri Ana Palaciok esan omen ziona. Eta horretxi heldu dio Palaciok halakorik esan zuela ukatzeko orain.

Palaciorena, National Review-ren webgunean aurkitu daiteke, hemen.

Informazio apur bat gehiago, euskalkultura.com gunean.

Erantzun

Sartu