Sustatu logoa Teknologia albisteak

Anabasa Interneten, Telefonicak eraginda

Sustatu
2004-02-12 13:02

ADSL banda zabala daukaten internauta askok eta askok arazo larriak izan zituzten atzo arratsaldea ezkero sarearekin lotzeko: batzuetan ezin sartu Google bilatzailean, ezta Hotmail posta zerbitzuan ere. Zer esanik ez, webgune asko eta asko iritsi ezinak bihurtu ziren. Gauean ere, ezin ibili Interneten, salbuespen gutxi batzuk salbu.

Kanarietako egunkari honek argitu ditu kontuak gaur: antza denez, horrela jakinarazi dute Telefonicako langileek, atzo arratsalde hasieran, hondatu egin zen Telefonicaren lotune bateko proxy bat, Madril inguruan. Orduan, automatikoki lotunea hasi zen nabigatzaileen eskariak desbideratzen lotune txikiago batzuetara, baina hauek indar nahikorik ez trafiko guztia bideratzeko. Eta orduan sortu zen anabasa, kaosa.

Gaur arratsaldeko 18:30etarako Telefonicak espero du arazoaren %95 konponduta izatea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu