Teknologia albisteak

On-line egindako inkesta: etxebizitza zaharretan ikuskapen teknikoak egitearen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Etxebide.info
2004-02-18 : 10:02

Etxebideren webgune berrituan lehen inkesta egin dute. Bisitarien %83a etxebizitza zaharretan ikuskapen teknikoak egitearen aldekoa da. Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak arautegi berezia egingo du eraikuntza zaharren azterketa teknikoak bideratzeko.

Hauek dira Etxebideren webguneko inkestan jaso dituzten emaitzak:

  • Parte hartzaileen %83a alde azaldu da.
  • Parte hartzaileen %14a aurka agertu da.
  • Falta den %3a berriz, inongo bi zentzuetan ez da nabarmendu.

Datu hauen aurrean, Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailak ekimen berria martxan jartzeko herritarren oniritzia dauka: 10 urte baino gehiagoko antzinatasuna duten eraikinetan ikuskapen teknikoa egiteko metodologia egokiena ezartzeko programa pilotu bat izango da.

Hilabete honetan bertan jarri da martxan proba pilotua. Sektoreko Eskola Profesionalen elkarlanarekin egingo da; horretarako, 6 eraikineko lagin batekin hasiko da eta 102.584 eurotako aurrekontua edukiko du.

Arautegi berezia

Jasoko diren emaitzen arabera, arautegi espezifiko bat egingo da eraikuntza zaharretan ikuskapen teknikoak egiteko betebeharra arautuko duena.

Eraikinek pasatu beharreko azterketa tekniko bat garatzea da ideia. Horren bitartez, fatxada, estalki, estruktura, zimendatze edo hornikuntza sareen egoera egiaztatuko da; helburua da etxebizitzen egoera hobetzea eta biztanleei ezustekoak eragoztea.

Eraikitze kontrola

Bestalde, Eraikinen Segurtasun eta Kalitatea bermatzearen ildo honetan, Etxebizitza eta Gizarte Gaien Sailetik kontrol-programen jarraipen zehatza ere arautuko da. Enpresa eraikitzaileak, beraien egikaritza lanetan, kontrol programa errespetatzera derrigortuak egongo dira.

Epe motzean, asmoa da eraikitze prozesuaren gaineko kontrolari zuzenduta dagoen programa pilotu bat martxan jartzea. Guztira 42 obren berraztertzea egingo da.

Erantzun

Sartu