Teknologia albisteak

Software librearen gaineko materiala sarean jarri du UOC-k

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-16 : 09:02

Universitat Oberta de Catalunya-k software librearen gaineko nazioarteko masterra du. Software librearen filosofiarekin bat eginez, masterreko materiala sarean jarri du; PDF formatuan, inprimatzeko, edo TGZ formatuan, editatu ahal izateko.

Kataluniako unibertsitate batek bere materiala sarean jartzen duen lehenengo aldia da. UOC-k Software librearen filosofiarekin bat egin du horrela, beraien ezagutza besteekin konpartituz.

Masterreko materiala GNU-ren Free Documentation License (GFDL 1.2) lizentziaren bidez liberatu dute. Lizentzia horrek agiriak libreki kopiatu, banatu eta aldatzeko eskubidea ematen du.

Momentuz, bi gai daude eskuragarri: Roger Baig eta Francesc Aulí-k egindako "Oinarrizko GNU/Linux sistema eragilea"; eta Jesús González Barahona, Joaquín Seoane eta Gregorio Robles-ek landutakoa, "Software librera sarrera". Biak ere PDF formatuan argitaratu dituzte, inprimitzeko moduan. Horrez gain, iturburu-koderako lotura eskaintzen dute, nahi duenak edukia alda dezan.

Erantzun

Sartu