Teknologia albisteak
2

Internetek ez du gizakia isolatzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-13 : 10:02

Komunikabideen Europako Institutuak egin berri duen azterketa baten arabera, Internetek ez du isolamendu soziala sustatzen. 14 herrialdeko 30.000 mila internauten jokabidea analizatu dute azterketa honetan, hiru urteko epean.

Mitoa hautsi da

Internetek erabiltzaileen isolatzeko joera eragiten duenaren mitoa hautsi du ikerketak. Komunikabideen Europako Institutuko zuzendariak, Jo Groebel-ek baieztatu du Interneten eragin negatibo horren mitoa guztiz desitxuratuta gelditu dela. Gainera, Internet erabiltzen duten pertsonak telebista ikusleak baino aktiboagoak direla gaineratu du; sarearen erabilerak telebista gutxiago ikusten du.

Bestalde, ikerketaren arabera, Internetek ez ditu ezberdintasun sozialak areagotzen. Groebel-en hitzetan, sarea erabiltzen den tokien ezberdintasunak gutxitu egin direla esan du. Badago Europan Iparra eta Hegoaren arteko ezberdintasuna. Suedian biztanleriaren % 66ak erabiltzen du Internet. Alemanian biztanleriaren % 46a da internauta, eta Italian, % 30a.

Sexu ezberdintasunak

Erabiltzaileen sexuari dagokionez, badaude ezberdintasunak, baina orain artean pentsatu baino urriagoak. Suedian emakumezko eta gizonezkoak parekatuta daude sarearen erabilpenean. Espainia eta Italian aldiz, Interneten ibiltzen diren gizonezkoen kopurua emakumezkoen bikoitza da. Estatubatuarrak dira Internet erabiltzaile nagusiak, biztanleriaren % 71,1 dago sarera konektatuta.

Erantzunak

Sustatu
2004-02-13 : 11:00

The World Internet Project egitasmoak ere egin zuen azterketa bat, nolakoa den Internet erabiltzailea jakiteko. Horren berri izan genuen Sustatun.


kontxi
2004-02-13 : 11:06

Ikerketa horri buruzko informazio gehiago lortu nahi nuke. Azterketaren zehaztasun teknikoak eta emaitzak non ikus daitezkeen ba al dakizue?

Erantzun

Sartu