Teknologia albisteak

Windows-en kode ezkutua agerian. Sekreturik gordeena sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Arantzabal - Sustatu
2004-02-13 : 14:02

Microsoft-ek ere baieztatu du berria, beraz, zerbait izango da. FBI ere pistaren atzean dabil. Nork eta Nola izan den ez daki inork. Ene! Microsoft-en kode "ezkutua" sarean… Laster Coca- colarena ere izango da... Sarea dagoenetik gero eta zailagoa da sekretuak gordetzea :-)

Kodigoaren zati bat jarri dute sarean, vnunet-en irakurri dugun moduan. Kopia ilegalak, Horixe da hau irakurtzeaz bat burura etorri zaigun lehenengo gauza.

Eta zertan igarriko dugu?

Mundu mailako notizia izan da eta emango du zeresana, baina zertan eragiten digu guri? Ba esandako moduan, batetik kopia ilegalak egiten eta banatzen hasiko dira, seguruenik. Izan ere, sarean eta doan jarri omen dute kodigo horren zati bat. Eta zein eragin gehiago? Ba pentsatzekoa da… burura etortzen zaidan bigarren hitza da: birusak.

Redmond-ek ziurtatu du saltzen ari direla Windows NT (XPren basea dena) eta Windows 2000ren kopiak. Gaineratu du, ordea, ez dela kodigo guztia. Milioika lerro ditu kodigoak eta zati bat bakarrik dago eskuragarri, oraindik. Baseko kode hori oso gertuko diren bazkideekin bakarrik elkarbanatzen zuen, esaterako Espainiarekin. Bill Gates - Espainia. Bai-bai, horiek gertuko bazkideak dira.

Redmond

Redmond-en, Washington, dago Microsoft. Bera da software konpainiarik handiena munduan. Hamar ordenagailutatik bederatzik funtzionatzen dute konpainia horretako programekin.

Ez da saltzen, banatu egiten da lagunen artean

IRC bidez eta P2P bidez ari da banatzen. Betidanik erosi behar izan dena orain eskuratu egiten da, baina ez diru trukean. Beldurgarria da banatzen ari den kopurua. Globala izatera heldu da banaketa.

"Ez da horrenbesterako" dio Microsoftek

Horixe esaten ari da, behintzat, Microsoft-eko arduradun Tom Pill. Prentsa ohar bat atera du eta esan du erabiltzaileek ez dutela igarri ere egingo. Berdin funtzionatzen jarraitu ahal izango dutela. Gura duenak sinistu diezaiola.

Argi dagoena da, lehendik ere soft libreak enbidoa jota bazion Gates-I, oraindik gehiago konplikatzen ari zaiola gaia. Baina bueno, nori axola zaio Bill-ek milioi gutxiago irabaztea?

Erantzun

Sartu