"Herririk herri, Euskal Herritik Europara 2003-2004" jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 22, 23 eta 24an Arratian (Bizkaia). Nekazal inguruko ikastetxe txikiek bizi duten desoreka gainditzeko pausuak ematea da jardunaldien helburua. Hezkuntza, hizkuntza eta teknologiak uztartuko dituzte hitzaldietan.
Eskualdeko ikastetxeetan Hezkuntzaren eta Hizkuntzaren Normalkuntzarako elkarlanean garatu diren esperientziak, Hezkuntza Saila, Udalak, Ikastetxeak eta gizarteko beste eragile batzuekin egindako elkarlana, adierazgarriak dira eta esanguratsuak beste errealitate batzuetara zabaltzeko ere.
Hori dela eta, jardunaldi hauen xedea norabide bikoa da: Batetik, esperientzia horien berri eman eta zabaltzea Euskal Herrian eta nazioartean. Bestetik, Europan gizartearen erronka berriei erantzuteko egindako hainbat esperientzi interesgarri aurkeztea.
Hiru egunetan izango dira hitzaldi eta aurkezpenak.
Jardunaldiak martxoan izango dira, baina aurkeztuko dituzten txosten batzuk ikusgai daude dagoeneko webgunean.
Jardunaldietan parte hartzeko matrikula doanekoa da, baina joatea nahi duzuenok izena eman behar duzue 2004ko otsailaren 27a baino lehen. Hemen dituzue izena emateko argibide guztiak.
Informazio gehiago duzue http://www.herririkherri.com webgunean.
Erantzun
Sartu