Iazko urteari dagokion errenta aitorpena egin behar dutenek aukera dute horretarako dokumentuak telefonoz, Internet bidez edo SMS mezu bidez eskatzeko. Zirriborroa martxoaren 1etik aurrera eska daiteke.
Dokumentuak eskatzeaz gain, Zerga Administrazioaren Espainiako Agentziak bidaliko dien IRPFaren zirriborroa konfirmatzeko aukera ere izango dute agentzia beraren bulegoetan, telefonoz, Internetez eta SMS mezu bidez.
Horrekin batera, zirriborroan dagoen daturen batekin konforme ez badaude, akatsa zuzentzeko ere eska daiteke Internet eta sakelako telefono bidez ere. Zergaduna zirriborroarekin konforme baldin badago, sakelako telefonoz edo Internetez konfirma dezake hori, eta aitorpena egina izango du.
Honako hauek egin beharko dute aitorpena: Lan etekinak izan dituztenek, kapital higiezinetan etekinak izan dituztenek, Altxorraren Letretan irabaziak izan dituztenek eta diru laguntzak jaso dituztenek, besteak beste.
Zirriborroa eskatu ez dutenek martxoaren 1etik aurrera eska dezakete zerga agentziaren bulegoetan, telefonoz edo Internetez.
Hemen duzue Bizkaian erabiltzen dugun Eragiketa Telematikoei Buruzko Arautegia
Iaz Bizkaian 21.960 lagunek egin zuten aitorpena Internet bidez.
Suedian ere egongo da aukera egiteko, beharbada, SMS bidez, ez dakit. Espainian bai, egin ahal izango da SMSen bidez, baina Euskal Herrian, oraingoz, nik dakidala, ez dut uste.
Euskal Herriari dagokionez, ez dago hemen zehazten diren moduetan egiterik errenta aitorpenik. Internet bidez egin daitezke, baina Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko foru ogasunen esku dago hori, ez Espainiako agentzia horren esku. Ipar Euskal Herrian, Frantziako ogasunaren esku.