Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sareko txisteak, euskaraz

Joxe Aranzabal
2004-02-18 11:02

Interneten txiste mordoa dabil hara eta hona, baina gehienak gaztelaniaz daude. Gaur nahiko genuke Sustatun jaso zuek irakurri dituzuen horietako txisterik onenak, baina euskaraz. Txiste on bat badakizu, idatzi erantzunetan. Eta lanetik bidaltzen baduzu, ez kezkatu, erabili ezizen bat.

Tarzan eta Jane arropa garbitzen

Nola Tarzan oso inuzentea zen, gizajoak hainbeste urte egin zituen bakar-bakarrik oihanean, egun batean Janek erakutsi zion nola egiten ziren sexu kontuak, beti ere gauza guztiak haur txiki bati bezala esplikaturik, hark hobeto ulertzeko:

-. Begira, Tarzan, hanka artean zintzilik duzun hori da zure zapitxoa, eta nik neure hanka artean daukadan hau da garbigailu bat. Zuk garbitu egin behar duzu zeure zapitxoa nire garbigailuan.

Hurrengo bost gauetan Tarzan zapitxoa garbitzen aritu zen, jo eta ke, eta Janek atseden hartu ahal izan zuen batean, esan zion:

-. Entzun, Tarzan, ezin duzu zapitxoa hain sarri garbitu, bestela gastatu egingo zaizu eta; bi edo hiru egun itxaron beharko dituzu zapitxoa garbitzeko.

Hori entzundakoan, Tarzan lur jota geratu zen, eta hilabete igaro eta gero garbigailua piztu gabe, Janek esan zion:

-. Tarzan, zer gertatzen zaizu? Zergatik daramazu hilabete zure zapitxoa sartu barik nire garbigailuan?

Eta Tarzanek erantzun:

-. Tarzanek eskuz garbitzen ikasi!!!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu