Teknologia albisteak
2

Windows ZP, Zapateroren sistema eragilea

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax - Asier eta Luistxo
2004-02-24 : 11:02

Ikusi duzue ZP siglen logo bitxia? Zapatero Presidente, XP bezala, baina Z batekin, la marca del Zorro. Webgunea ere inauguratu du Rodriguez Zapaterok, zapateropresidente.com. Martxoaren 14ko hauteskundeen Interneteko aurpegiaz kontu batzuk artikulu honetan.

Badirudi alderdi politikoak konturatu direla Interneten indarraz, eta webguneen interes politikoaz. Duela 4 urteko hauteskundeetan hautagai bakar batek ere ez zuen webgunerik atera; oraingoan, ostera, Espainiako hiru nagusiek atera dute: Rajoyk, Zapaterok eta Llamazaresek. Hori bai: euren itxura, diseinua eta erabilgarritasuna... ezin esan zoragarriak direnik.

PSOEkoek Extremaduran edo Andaluzian software libreaz zer diotelarik ere, zapateropresidente.com Microsoft softwarearen gainean eraikia da (ez Windows XP, baizik eta 2000). Gainera, nonbait presidentetza horretan esperantza handirik izan gabe, urtebeterako bakarrik erosi dute domeinua: datorren urteko otsailean iraungiko da. Edozelan ere, ZP lema nagusi horrek joko asko ematen du. Zukua ateratzen asmatu zuten La Razon egunkarian, azal honekin.

ZapateroPresidente.com egoki ikusteko Flash behar da. Nolanahi ere, guk ikusi dugunez, Microsoft ez den softwarearekin ere ikusten da, bai Linux makinetan, eta bai Mozilla nabigatzailearekin. Webgunea itsusia da diseinuz, eta egituraz ere kaskarra. Lotura bakoitzean klikaturik pop-up leiho negargarri bat irekitzen da. Jende askok blokeatzen dituela ez dute kontuan hartu, nonbait...

MarianoRajoy.es ere nekagarri samarra da. Pop-up-ak barik, erabilgarritasuna oztopatzen duena kasu honetan flash mugikorren ugaritasuna, eta scroll leiho itxi eta txikiak dira. Estetikoki, dena den, ZP baino txukunxeago, nire gustorako. Web aplikazio gisa, bederen, PHP software librea darabil PPko hautagaiak.

Borroka nagusia, domeinuan izango du Marianok beharbada. .es oso espainola da, baina sarean puntu-com-ak nagusi, eta Marianorajoy.com ez dago PP-ren esku. Duela egun gutxi arte, txerri batzuen argazkiak zeuden bertan, El cerdo de Mariano izenburuarekin. Ondoren, jabeak domeinua salgai jarri zuela esan zen, eta zurrumurrua zabaldu zen Argentinako gay talde batek erosi zuela... Une honetan, tipo itsusi baten ustezko argazkia agertzen da gunean.

Hementxe dituzue beste lotura batzuk ere:
http://www.pp.es/aznar2000/
http://www.pp.es/PartidoPopular/nacionalpp/home.jsp
http://www.marianorajoy.es/
http://www.psoe.es
http://www.psc.es/home/
http://www.gasparllamazares.com/
http://www.izquierda-unida.es/


Eta "Ez ofizialak"
http://www.losgenoveses.net/


Beste hautagai batzuk ere konturatu dira Interneten indarraz. Esate baterako, azken egunotan horrenbeste aipatu izan den ERC-ko burua:
http://www.carod-rovira.net/
Baina kasu honetan ere, kataluñako hauteskundeetarako egin zutena orain alde batera laga dute, eta webgunea azken bi hilabeteetan eguneratu barik dago.

Hautagai euskaldunek ez dute indar haundiegirik ipini. Alderdienak badaude (ganora gutxikoak gehienak), baina hautagaienik ez.
http://www.ibarretxe.com/ (Bere proposamenari buruzkoa bakarrik)
http://www.eaj-pnv.com/
http://www.euskoalkartasuna.org/
http://www.aralar.net/

Eusko Alkartasunak badu bereziki hauteskunde hauetarako diseinatutako gunea, bozkatzera animatzeko, baina ez da ofiziala: http://www.ea2004.tk

Hautagai eta alderdientzat, hortaz, Internet ez da ez oraindik lehentasuna: derrigor jorratu beharreko lurraldea, baina oraindik serio hartzen ez dutena: Llamazaresena kaskarra; Carod-Rovirarena eguneratu barik; euskaldunek ez dute atera; Zapaterorena pop-up hutsa... Nafarroa Bai ere ez da gogoratu Internetez (eta "alderdi" berria izanda, beharrezkoa litzateke)...

Konparatzeko, hementxe kanpoko batzuk, dexente hobeak: erabilgarriagoak eta eraginkorragoak.

http://www.georgewbush.com/
http://www.blair2004.com/
http://www.johnkerry.com/

Erantzunak

Jon Abril
2004-02-24 : 12:12

Inor ohartu da marianorajoy.es helbidean, Marianoren argazkian zein mikro nabarmentzen den guztien artetik? EITBko txoritxoa da! Edozein kasutan, eskasa iruditzen zait azaleko argazkia prentsaurreko batekoa izatea.

ZPrena eskasa guziz.



Nafarroa Bai ez da webguneaz ahantzi. Oraindik martxan ez badago ere, datozen egunetan bisitatu ahal izanen da www.nafarroabai.org



Pepito
2004-02-24 : 13:02

Marianorajoy.es domeinuak ez ditu Red.es erakundeak .ES domeinuentzat jartzen dituen arauak. NAN karnetean bezala izan behar omen dira domeinuak, formado por nombre y apellidos eta abizenak, horrela, pluralean jarrita, ematen du adieraztera bi abizenekin izan behar direla domeinuak.


Ez da PPk jasotzen duen lehen mesedea. Hiru letrakoak izan behar dira gutxienez .es domeinuak, eta PP.es hor dago, salbuespen egoeraren adierazgarri.


Erantzun

Sartu