"Komunikazioaren Gidaliburua", edizio berria
Berrargitaratu berri du Eusko Jaurlaritzak "Komunikazioaren Gidaliburua". Berde kolorekoa da aurtengoa, kuaderno itxurakoa antzekoa. Erabilerraza den aurkibide zenbakiduna dauka. Gainera, EAE-ren gaineko informazioa jasotzen duen CDa dakar.
Eusko Jaurlaritzak 1986 argitaratu zuen lehenengoz gidaliburua. Ordudanik, hainbat aldiz berrargitaratu da; itxura ere aldatu du. Edizioak beraien artean ezberdintzeko edota bereizteko, diseinu aldaketak izaten ditu gidaliburuak.
Gidaliburuaren aurkibidea:
- Eusko Jaurlaritza eta Elkarte Publikoak.
- Legebiltzar Ordezkariak.
- Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak.
- Udalak.
- Zuzentza Administrazioa.
- Gobernu Zentralaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzak.
- Konfesio Erlijiosoak.
- Hezkuntza eta Unibertsitateak.
- Legebiltzarretan Ordezkaritza duten Alderdi Politikoak.
- Giza-ekonomia eta Lan mundua eta Merkataritza Ganbarak, Hiri-jabegoaren ganbara ofizialak, erakustazoka, Bilboko balore-azoka.
- Komunikabideak, Marketing eta Publizitate bulegoak.
- Kontsulatuak.
- Kultura.
- Elkarte Profesionalak.
Gidaliburua Euskadi.net webgunean ere kontsultatu daiteke. Sarean asteroko eguneratzen da gida.
"Euskadi" CDa
CD formatuan, Euskal Autonomi Erkidegoaren gaineko informazioa batzen du gidaliburuak. EAEko erakundeen, ekonomiaren, gizartearen eta kulturaren egoeran gaineko eduki anitza jasotzen da. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren inguruko informazioa ere jasotzen du.
CDaren aurkezpena ikusteko sistemaren beharrezko eskakizunak: S.O. Windows 98 2. edizioa; bistaratzeko behar den konfigurazioa: 800 X 600 pixel; 300 Mhz prozesadorea; 8 Mb Txartel grafikoa; soinu txartela; 64Mb RAM; 24X CdRom irakurlea.
Erantzunak kargatzen...