"Animals on the underground": animaliak metroetako mapetan
Duela hamabost bat urte Paul Middlewick izeneko gizon batek elefantea irudikatu zuen metroko mapari begira zegoela. Harrezkero, animali asko atzeman dituzte mundu guztiko metroko mapetan: txerria, txakurra, balea, txoria, oreina, arraintxoa eta katua. Txarrena, ezin dugula jakin nongo metroan aurkitu duten animalia bakoitza...
Kamisetak erosteko
Haurrentzako eta helduentzako kamisetak dituzte salgai webgunean, "merchandise" atalean. Txerriaren, arraintxoaren, elefantearen edo txakurraren irudiak dituzu aukeran. Haurrentzako kamisetak 11,99 libra balio ditu; helduentzakoak, berriz, 14,99 libra. Originalak, behintzat, badira.
Parte hartu zuk ere
Zuk ere parte har dezakezu ekimenean. Metroan askotan ibiltzen bazara, orain duzu zure ibilera horiek dibertigarriagoak egiteko aukera. Joan metroaren mapara, eta ea zer irudikatzen duzun marrei begira. Zerbait aurkitzen duzunean eman aditzera Londongo metrozale hauen webgunean: www.animalsontheunderground.com.
Zein animalia ikusten duzu Bilboko metroaren mapan? Sugandila bat agian?
Erantzunak kargatzen...