Teknologia albisteak
2

Correo Digitalek euskal webguneen sariak 2004 banatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2004-02-19 : 09:02

Otsailaren 16an izan zen sari banaketa Bilboko Guggenheim museoan. Guztira, bost sari eman ziren.

Hauek dira webgunea sarituak:

  • Ofita: enpresa mailako webgune onena. Bulego altzarien sektoreko enpresa da. Webgunea PHP-ean eginda dago, gaztelera hutsean.
  • Bizkaimove: instituzio mailako webgune onena. Bizkaiko Diputazioko Herrilan eta Garraio Saileko webgune bat da. Webgunean Flash-a erabiltzen da asko, gazteleraz soilik.
  • Kolokon: aisialdi eta zerbitzu mailako webgune onena. Portugaleteko Udalaren Drogamenpekotasun Sailaren webgunea. Webguneak Flash ugari dauzka. Euskarazko eta gaztelerazko bertsioak ditu.
  • Alboan: Asoziazio edota webgune pertsonal mailako onena. Gobernuz Kanpoko Erakundea da Alboan. Webguneak gaztelerazko bertsioa du bakarrik.
  • Granja familiar internautek gehien bozkatutako webgunea izan da. Horrela, publikoaren saria jaso du. Elorrioko Solozabal Apraiz familiak sortutako webgunea, webcam bidez, baserriko irudiak jasotzen dira. Webgunean ageri diren ASP-a eta PHP-a ez dira Mozilla 1.0. bidez ondo kargatzen. Webguneak euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko bertsioak dauzka. Sustatun izan genuen honen berri.

Horiek dira beraz, El Correo Digitalek edizio honetan saritu dituen webguneak.

Erantzunak

Manolete
2004-02-19 : 13:37

Ondo baino hobeto daki El Correok sariak nori emon. Bosten artean bik daukate euskarazko bertsioa (ere). Lehen sari biek EZ daukate euskarazko bertsiorik. Zer uste duzue, kasualitatez ala nahita egin dute?

piper
2004-02-19 : 17:50

Zurekin ados. Haratago noa ordea, tristea iruditu zait zaritu bat Bizkaiko Diputazioaren eskutik datorren orri bat izan eta euskaraz ez dagoela irakurri beharrak. Correokoak beraienean, baina diputazioa ere ez dabil fin ez?

Erantzun

Sartu