ETAk Kataluniarako deitu du su-etena
Radio Euskadik baieztatu du albistea: Katalunian su-etena iragarriko du ETAk. 14:00etan ETAren komunikatua helaraziko dute irratian; komunikatu horretan emango dira ETAren azalpenak. ETAk Kataluniara mugatuko du tregua egoera.
Urtarrilaren 1a ezkero, Katalunia su-eten egoeran dagoela iragarri du ETAk. Errespetuan eta elkartasunean oinarritutako erabakia dela adierazi du ETAk, Katalunia eta Euskal Herriaren arteko harremana estutzeko asmoz.
Momentu honetan, Kataluniako politikariak Generalitat-eko presidentearen bulegoan bilduta daude albistea aztertzen. Maragall-ekin batera, Artur Mas, Josep Lluís Carod-Rovira, Josep Piqué eta Joan Saura daude (CiU, ERC, PPC eta ICV-EUiAkoak).
ETAk azken su-etena 1998ko irailaren 16an iragarri zuen. 439 eguneko iraupena izan zuen.
Erantzunak kargatzen...