Teknologia albisteak

"Ingenieros-Deusto" estropadaren webgunea diseinatzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-02-20 : 09:02

"Ingenieros-Deusto" estropada antolatzen duen elkarteak, PRIDEk, estropadaren gaineko webgunearen diseinua egiteko lehiaketa antolatu du. Otsailaren 29rako aurkeztu beharko dituzte lanak lehiakideek eta irabazlearentzako saria 1.000 eurokoa izango da.

Lehiakide bakoitzak 6 orriko webgunea egin beharko du, gutxienez. Atariak estropada ezaguna izan beharko du gaitzat eta titulua La Regata Ingenieros Deusto izan beharko da.

Oinarriak eta eredua eskuragarri

Lehiaketaren oinarriak eta diseinatu beharreko webgunearen egitura eredua PDF formatuan deskargatu daitezke www.laregata.org webgunean. Horrekin batera, estropadako irudiak deskargatzeko aukera ere eskaintzen du, diseinuan erabili ahal izateko.

Diseinua amaitutakoan konprimititu eta ZIP formatuko artxibo bakar batean bidali beharko dute concurso@laregata.org helbidera. Horrekin batera, testu dokumentu bat bidali beharko dute lehiakidearen datuekin. Hori guztia otsailaren 29rako (egun hori barne).

Erantzun

Sartu