Iñaki Uria: "urtebete bezalatsu gabiltza"
Martxelo Otamendi, Juan Mari Torrealdai, Pello Zubiria, Luis Goia, Fermin Lazkano, Inma Gomila, Xabier Alegria, Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Iñaki Uria. Polizia operazioan atxilotuak. "Egunkaria" itxita.
Otsailak 22, larunbata, arratsaldeko 17:00etan Antiguoko tunelean. Donostian inoiz egin den manifestazio handiena. Euskal gizarteak tinko erantzun zuen.
"Injustiziaren lehen urteaurrena"
Oraindik ere, Iñaki Uriak kartzelan jarraitzen du. Gaurko Berriak Iñaki Uria 'Egunkaria'-ko kontseilari ordezkariari Urola-Kosta-Hitza eginiko elkarrizketa jasotzen du. Hona hemen elkarrizketaren pintzelada batzuk:
- "Injustiziaren lehen urteurrena, bai. 25 urteko lana hankaz gora bota nahi izan zuten operazio harekin. Eta orduan sentitu nuena babes eza izan zen".
- "Egunkaria-ren ixtea, atxiloketaren gogorra, torturaren izua, kartzelaren absurdoa, Martin Ugalde Kultur Parkea blokeatzea, beste zortzi lagun atxilotu eta askatzea izugarrizko injustizia dena". "Eta injustizia horrek indarrean dirauela ni kartzelan mantenduta".
- "Funtsean, duela urtebete bezalatsu gabiltza: alderdi bakoitza bere aldetik, epe laburrean ahalik eta boto gehien bildu nahian eta luzarorako egitasmoei gure gizartea egituratu eta babes dezaketen egitasmoei- heldu gabe.
- "Bergizarteratzea helburu duen instituzio honek, hondatuta zegoen pertsona gehiago hondoratzen du gehienetan".
- "Estatua, abertzaletasunaren aurka ari da, oro har. Irailaren 11 hartaz geroztik, askoz ere gogorrago". "Beldurra zabaldu beharra dauka gure herria beregaina izan ez dadin"-
Orain urtebete (Sustatun):
Egunkaria Guardia Zibilak hartuta, eta hainbat lagun atxilotuta
Egunkariaren webgunea ere prezintatua
Euskalgintzak, Kontseiluaren bidez, larunbateko manifestaziora deitu du
Egunero kioskoetan. Egunkariaren adierazpena
Sarean ere badago Egunkaria: Egunero.info
Egunkaria, the world's only Basque-language newspaper forced to close
Denok Donostiara, Egunkaria aurrera, Bai euskarari
Web ekintzarako deia: Egunkariaren itxiera salatzeko kanpaina
Erantzunak kargatzen...