Sustatu logoa Teknologia albisteak

Abian da Gipuzkoaeuskara.net

Gune berriaren domeinua hau da: GipuzkoaEuskara.net

Webgunea ZOPE software libre eta kode irekikoa erabilita egina dago. Irtenbide hori hautatu dugu, besteak beste, edukiak hizkuntza anitzetan kudeatzeko aukera erraza eskaintzen duelako, etengabe informatikarien mende egon gabe.

Hizkuntzen arteko kudeaketa egiteko, Localizer izeneko softwarea darabil, hori ere ZOPE produktua.

Ordenagailu zerbitzaria IZFE SA (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) enpresaren egoitzan dago. Lehenengo aldiz erabiltzen da, Gipuzkoaeuskara.net webgune honekin, IZFEren ZOPE zerbitzaria.

Webgunearen diseinua eta egituratzea CodeSyntax enpresak egin du, Eibarko Azitaingo Industrialdean dagoena.

Gure webgunea garatzeko, eGipuzkoa programaren laguntza izan dugu, eAdministrazioa izeneko atalaren bitartez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu