DEIAren publizitate kanpaina zentsuratuta
Aste pare bat daramatzagu DEIAk egin duen publizitate kanpaina txukun eta berritzailea han eta hemen ikusiz: kalean jarritako markesinetan, hesietan, irratian, eta, noski, baita telebistan ere. TVE-ren kateetan, ordea, ez dugu ikusi, ezta ikusiko ere.
Komunikabideak
DEIA "Ikuspuntu guztiei zabalik" dagoela esanez ari da kanpaina horrekin, baina beste komunikabide batzuetan ez dirudi hain zabalik daudenik mota guztietako iritziak jasotzera.
Guztiok dakigu Ibarretxe ez dela hautagaia datorren maiatzaren 14ko hauteskundeetan. Eta DEIAk erabiltzen duen irudian gainera, ez da haren apologiarik inondik ere. Ibarretxeren irudi baten gainean, kolore ezberdinetako post-it moduko batzuetan honako iritzi kontrajarriak agertzen baitira: "Ameslaria", "Hizketazalea", "Desleiala", "Ausarta".
DEIAren aldetik gutxiek espero genuen aniztasun eta ausardia hori jendeari erakustea beldurra ematen dio antza RTVEri.
Erantzunak kargatzen...