Zumaiaren gaineko informazioa, euskarri digitalean
Eusko Ikaskuntzak Zumaiako Udalarekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu du: disko informatikoaren forma duen aurkezpen txartel bat egin dute. Diskoak Zumaiaren iraganari eta orainari buruzko hainbat informazio biltzen du. Ordizia izango da ikusentzunezko aurkezpen mota hau izango duen hurrengo herria.
Eusko Ikaskuntzak berarekin hitzarmena egin duten udal guztiei eskainitako produktu berri hau agur batekin abiatzen da eta, horren ondoren, dokumentu historiko sorrarazle baten transkripzioa eta erreprodukzioa agertzen dira. Dokumentu hori hiri-gutuna izan daiteke, Zumaiaren kasuan bezala.
Herriaren datu nagusiak
Aurkezpen disko hau herriaren fitxa historiko batez horniturik dago, eta herriari buruzko datu nagusiak biltzen ditu: hedadura, demografia, natura eta ondarea, historia, jarduerak edota pertsonaia nagusiak. Herriko iragan eta orainari buruzko irudi sail batek osatzen du diskoa. Ikusi eta irakurtzeaz gain, dokumentua entzun ere egin daiteke, audio aplikazio baten bidez.
Ondoren, Ordizia
Zumaiaren ondoren, Ordizia izango da ikusentzunezko aurkezpen mota moderno hau izango duen hurrengo herria. Tokiko erakundeen balio kulturak eta historikoak nabarmentzea da molde berri honen helburu nagusia.
Erantzunak kargatzen...