2004ko Aste Berdea: "Euskadi Europarekin ingurumenaren alde"
2004-04-07 11:04
Aste Berdea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak, IHOBE S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez, sustatutako urteroko topagunea da. Maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitartean egingo da aurtengo edizioa.
Foro horretan, ingurumenari buruzko iritziak, ezagutza eta esperientziak trukatzen dira. Horrela, Aste Berdea ospatzen duten Europako 15 herrialderen artean izango da Euskadi.
Jarduera ugari
- Saritan 30.000 euro baino gehiago emango dituzten lehiaketak daude.
- Zortzi lan-foro.
- Ingurumen-jardunaldi teknikoak.
- Udalerrien eskutik jarduera ugari eta jai eramangarri bat Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (ekainak 5).
2004ko Aste Berdean egingo diren jardueren egitarau osoa dago on-line www.ingurumena.net webgunean (gazteleraz).
Erantzunak kargatzen...