Teknologia albisteak
2

Iazko libururik gogokoena hautatzeko aukera, Internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Arozena - Beterriko Liburua literatur ekimena
2004-04-13 : 11:04

Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Ekimen honekin, irakurleendako 2003. urteko libururik gogokoena saritzea da helburua. Apirilak 16ra arte duzu aukera zuk ere.

Literatur Aipamena: Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Irakurleen aburuz, 2003 urteko libururik gogokoena saritzea da helburua, iaz Anjel Lertxundiren "Zorion perfektua" edo duela bi urte Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" saritu ziren bezalaxe.Horretarako, ordea, irakurle ororen lana da euren proposamena bidaltzea. Apirilaren 16a izango da proposamenak jasotzeko azken eguna. (943-696450, www.larramendi.org , beterrikoliburua@topagunea.com , 44 posta kutxa 20150 Amasa-Villabona). Gogoratu irakurle bakoitzak bi liburu proposa ditzakeela, beti ere bat lehenetsiz. Sari ematea, berriz, maiatzaren 6an izango da Amasa-Villabonako Gurea zineman arratsaldeko 19:30ean hasita.

Beterriko Liburua literatur ekimenaren beste jarduera batzuk:

  • Literatur aldizkaria: Martxoaren 5ean argitaratu zen Beterriko Liburuaren azken zenbakia. Zenbaki horretan, Bernardo Atxagari egindako elkarrizketa luzea nagusitzen da, baina ohiko atalak ere biltzen ditu aldizkariak: Editoriala, hemeroteka, gure gomendioak, kritikoaren begia, nork bere hitza, epaimahaikideen iritziak, luma ezberdinen tinta, Beterriko Liburua literatur aipamenaren berri, olerkiaren txokoa, idazlearen proposamena... Hiru hilabetez behin kaleratzen da aldizkaria eta etxean jaso nahi duenak gurekin harremanetan jartzea besterik ez luke: 943-696450 edo www.larramendi.org. Urteko harpidetza saria 10 eurokoa da.
  • Literatur solasaldia: Era berean, hiru hilabetez behin izaten dira literatur solasaldiak Beterri-Aiztondo eskualdean. Martxoaren 23an izan zen azkena. Pako Aristiren "Libreta horiko poemak", Joseba Sarrionandiaren "Kolosala izango da" eta Edorta Jimenezen "Kilkerren hotsak" liburuak izan ziren mintzagai. Literaturzale guztiak zaudete hurrengoetara gonbidatuak.

Erantzunak

Beñat Egibar Smolders
2004-04-14 : 16:22

> Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Ekimen honekin, irakurleendako 2003. urteko libururik gogokoena saritzea da helburua. Apirilak 16ra arte duzu aukera zuk ere.

> **Literatur Aipamena**: Beterriko Liburua Literatur Aipamenaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Irakurleen aburuz, 2003 urteko **libururik gogokoena** saritzea da helburua, iaz Anjel Lertxundiren "Zorion perfektua" edo duela bi urte Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" saritu ziren bezalaxe.Horretarako, ordea, irakurle ororen lana da euren proposamena bidaltzea. Apirilaren 16a izango da proposamenak jasotzeko azken eguna. (943-696450, "www.larramendi.org":http://www.larramendi.org , "beterrikoliburua@topagunea.com":mailto:beterrikoliburua@topagunea.com , 44 posta kutxa 20150 Amasa-Villabona). Gogoratu irakurle bakoitzak bi liburu proposa ditzakeela, beti ere bat lehenetsiz. Sari ematea, berriz, maiatzaren 6an izango da Amasa-Villabonako Gurea zineman arratsaldeko 19:30ean hasita.

>

> Beterriko Liburua literatur ekimenaren beste jarduera batzuk:

>

> - **Literatur aldizkaria**: Martxoaren 5ean argitaratu zen Beterriko Liburuaren azken zenbakia. Zenbaki horretan, Bernardo Atxagari egindako elkarrizketa luzea nagusitzen da, baina ohiko atalak ere biltzen ditu aldizkariak: Editoriala, hemeroteka, gure gomendioak, kritikoaren begia, nork bere hitza, epaimahaikideen iritziak, luma ezberdinen tinta, Beterriko Liburua literatur aipamenaren berri, olerkiaren txokoa, idazlearen proposamena... Hiru hilabetez behin kaleratzen da aldizkaria eta etxean jaso nahi duenak gurekin harremanetan jartzea besterik ez luke: 943-696450 edo "www.larramendi.org.":http://www.larramendi.org Urteko harpidetza saria 10 eurokoa da.

>

> - **Literatur solasaldia**: Era berean, hiru hilabetez behin izaten dira literatur solasaldiak Beterri-Aiztondo eskualdean. Martxoaren 23an izan zen azkena. Pako Aristiren "Libreta horiko poemak", Joseba Sarrionandiaren "Kolosala izango da" eta Edorta Jimenezen "Kilkerren hotsak" liburuak izan ziren mintzagai. Literaturzale guztiak zaudete hurrengoetara gonbidatuak.

ostieleroa
2004-04-18 : 17:36

Beharbada motz xamarra igoal izango naiz, baina larramendipuntucom horretan ez dut aurkitu nire proposamenak bidaltzeko paradarik. Hemendixe eginen dut: Atxagaren "Soinujolearen semea" nobelaren alde lemizikoz eta Dee Brown-en Ehortzi Ezazue Ene Bihotza Wounded Kneen itzulpenarendako bigarrengoz. Azken liburu honen edizioa Joxe Luis Aramendiren kargu joan da eta, aurten banatu bada ere, iazko data dakar.

Erantzun

Sartu