Teknologia albisteak
7

Miguel Laboa eta Ramon Joaquinen komandoa

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo Fernandez - Eibar.org
2004-04-16 : 17:04

Txantxazko mezu bat dabil atzodanik zirkulatzen Interneten. Miguel Laboa delako batek, Iturengo arotz batek eta beste batzuek osatutako komando bat atxilotu duela Poliziak, Garzon epailearen aginduz. Ba, aizuek: jendeak sinetsi! Elkar argitaletxera deika eta deika ari omen dira gaur berria konfirmatu guran.

Hauxe da, atzodanik, hortik zehar ikusi izan dugun mezu elektronikoa:

Otro ataque contra la cultura vasca

Atención! El juez Garzón acaba de poner en marcha otra operación policial contra la cultura vasca. Concretamente ha expedido una orden de detención contra varios miembros del mundo de la música y la cultura euskaldun. Hay que hacer algo! Esta es la información de agencias:

Operación policial en el País Vasco y Navarra / Agencias

El dispositivo policial trata en estos momentos de localizar en la localidad navarra de Ituren a Ramón Joaquín Sumbil Tellechea, y en Estella a Jorge de Riezu, mientras que en Guipúzcoa, se busca en San Sebastián a Miguel Laboa Mancisidor, los tres integrantes que según fuentes policiales constituirían el núcleo del comando que ha perpetrado una "ekintza" contra intereses religiosos y culturales navarros. A Ramón Joaquín Sumbil Tellechea, de profesión carpintero, se le acusa de haber cometido el robo de una obra de bronce y su manipulación con el objetivo de transformarlo en un artefacto de gran estruendo acústico. Se trata de una figura religiosa que representa a San Cristóbal, obra de un importante artista español y que habría sido sustraído en un museo navarro el pasado domingo, 11 de abril.

La investigación policial partió de la documentación incautada en la operación que dirigió el 23 de enero de 2001 el juez Baltasar Garzón contra la editorial Zabaltzen. El exhaustivo análisis de esa documentación ha dado sus frutos ya que entre diversos materiales relacionados con Miguel Laboa Mancisidor se ha encontrado un detallado plan para sustraer una pieza fundida en bronce y titulada San Cristóbal. En esta documentación se citaba expresamente a Ramón Joaquín Sumbil Tellechea como encargado de ejecutar la operación. Según fuentes policiales la documentación se encontraba escrita en vascuence antiguo y en verso lo que ha dificultado su desciframiento. En el se dice literalmente "Carpintero de Ituren, Ramón Joaquín, estas enfadado, porque hemos sabido, que ningún Santo se puede fiar de ti, has fundido a San Cristóbal para hacer campanas"

Gure ustez, mezuaren nondik norakoa erraz samar kaptatzeko modukoa da. Baina, nonbait, ez dago hain argi denentzat. Eta euskaldun askori ere sakatu diote honekin.

Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editoreak dioenez, tabarra edarra ari dira jasotzen gaur kontu honekin. Halaxe kontatu du Eibartarrak zerrendan, mezu publiko batean:

Atzo hemen plazaratu ziguten mezua, Ramón Joaquín, Miguel Laboa eta Jorge de Riezuk osaturiko komandoa atxilotu zutenekoa, gaur ikaragarri ari omen da zabaltzen. Elkar disketxera deitu eta deitu ari dira hainbat komunikabidetatik, berria ziurtatzeko, erreakzioak jasotzeko, iritzia galdetzeko... Erdaldunak direnean, tira, baina euskaldun dexentek sinetsi dute nonbait, eta hori barregarria baino gehiago iruditu zait negargarria: nola gure erreferentziekin egindako txiste bati antzemateko gauza ere ez garen (erdaraz idatzita egon arren).

Erantzunak

Laboista
2004-04-16 : 20:09

Autoinkulpatu egin nahiko nuke Miguelaboista naizen aldetik. Dibinitatetik hurbil da Maikel ere deitua dena, eta gure gidari espirituala izendatzea proposatzen dut. Jomeini txiki bat, baina maitasunetik eta leuntasunetik abiatuta. Eutsi Miguel, zure olerkiek gure biblia txikia osatzen dute.

Arrateko Ama
2004-04-17 : 01:12

Nafarroan metal-forjarekin erlazionaturiko delikuentzia sare mafioso bat ba
ei dago, eta nago ni polizi operazio hau horrekin lotuta egongo dela.


Esate baterako, Oteizaren museotik brontze bat ostu dute, eta Juan Luis Zabala kazetariak Iturengo beste gaizkile horrekin paralelismoa igarria zuen ostegunean jada Berria-n. Artikulua: Santuak, ezin fidaturik


Susmoak daude gainera, Oteizaren lan guztiak ez direla denak Oteizarenak. Hau da hau, ez ote da Oriokoa autore materiala han hemenka landatu dituzten metalezko trastozar horiena? Sakrilejioa!


Alberto Barandiaranek analisia atera zuen Berria-n eta nonbait Marlborough delako bat dago nahastua. Marlborough hori... ez ote da Trukukuak eta Manbrukuak nahasten zituen kanta hartakoa? Ordorika connection, kontu ilun honetan euskal kantagintza guztia dago kakatan leporaino!


Sustatuko ikerketa taldeak ere aspalditik Oteizaren lanei zerien usain faltsua salatua zuen lerro hauetan.


Extra-Extra! Apasionantea!


adarnet
2004-04-18 : 13:32

Txantxazko mezu hau Harkaitz Cano -k aipatzen du gaur Berrian idatzi duen zutabean:


Istanbulgo zokoaren antza du sareak: denetik aurkitzeaz gain, zenbat eta barneratzenago, are merkeago lortuko duzu. Adituen arabera, sareko berrien ehuneko hamarrik ere ez da egiazkoa: jendeak asmatu egiten ditu artisten biografiak, bolo-bolo dabiltzan zurrumurruak. Literatura berri eta adarjotzaile bat, edozein gezurtiren eskura.


Iturengo arotzaren bertsoak hartu eta istorioaren moldaera bat eginez, urtutako santuak arma akustikoak egiteko erabili izanaren susmopean, Miguel Laboa eta Ramon Joaquin atxilotu dituztela dio berri horietako batek. Harrigarria bada ere, jendeak berun eta guzti irentsi du amua.


Egunkariak gertaeren ispilu badaezpadako bezala hartu izan ditugu urtetan: gutxi asko, bertan agertzen zena sinesteko joera izan dugu. Orain, berri agentzia birtualek igorritako albisteak ari dira egunero begiratzen garen ispilu gandu bihurtzen. Ez gaitezen ordea engaina: zokoan ispilu ezberdin asko dago, eta egia diotenak baino ugariagoak dira, gezurra batzuetan, eta guk entzun nahi dugun egia beste batzuetan («Ispilutxo-ispilutxo, Esaidazu...»), esaten digutenak. Arrazoi zuen, dana lanbrotute ikusten zuen hark.


Eneko Astigarraga
2004-04-18 : 23:24

Adituen arabera, sareko berrien ehuneko hamarra ere ez omen da egiazkoa... harrigarria!


Egunero milaka pertsona mundu guztiko egunkariak, buletin ofizialak, araudiak, burtsako kotizazioak, herriko albisteak, ekitaldietarako ajendak, Unibertsitate edo ikastetxeetako albisteak eta ikerketak, teknologia zentroetako berriak, ... eta beste milaka albiste interneten kontsultatzen, irakurtzen, trukatzen, ... eta sinisten. Liburuak, diskak, ordenagailuak, ... erosten eta saltzen. Eta ehuneko hamarra baino ez da egia, hau da marka.


E-posta masiboen bitartez bidalitako mezuen kontua beste bat da, adibide asko daude, baina ez dut uste sareko berrien egia edo gezur portzentaia liburuetan, egunkarietan, telebistetan, irratietan, kaleko karteletan edo hiritarren arteko solasaldi arruntetan dagoena baino askoz handiagoa edo txikiagoa denik. Guztietan denetik dago: liburu askotan gezur galantak, bertsio historiko kontraesanak, egunkari edo irratiaren araberako albiste berdinaren bertsio zeharo ezberdinak, telebistan zer esanik ez,... . Beharbada, egiazkoak inon ez dira %10era ailegatuko :-)


Oker ez banago, senide eta lagunek kontatutakoa aparte utzita, inkestetan, jendeak sinesgarritasun gehien duen medioa irratia dela esaten du.


Normalean, irratia, prentsa idatzia edo telebistarekin konparatzen da. Horrelako konparaketetan ez da oraindik normala Internet sartzea. Baina, inkestetan gehiengoak dio Internet batez ere informazioa bilatzeko erabiltzen duela. CIS dixit: CIS. Estudio nº 2.540. Octubre 2003. Egia esaten du jendeak inkestetan?


Gai honi buruz, Online News Association -ek gutxienez ikerketaren bat dauka egina, eta Digital Journalism Credibility Study txostena sarean dute jaitsigarri, .pdf formatoan.


Joseba
2004-04-19 : 12:30

Hori idatzi duenak zerbait bazekiela erakutsi dut behintzat. Ituringo arotza kanta makina bat aldiz entzun eta kantatu arrren ez nekien benetako istorioa zenik, eta mezu hori dela begira hasin naizenean harrituta geratu naiz.


  • Erramun Joakin Sunbil Telletxea, Ituren auzoko Berdabioa etxean jaio zen 1755ean eta kantak kontatzen duena leporatzen omen zitzaion

  • Jorge de Riezu hori nor zen ez nekien, baina itxuraz musikologoa izan zen, Aita Donostiarekin lan egindakoa, beraz, akaso kantaren berreskuraketarekin zerikusirik izango zuen (?)

  • Argi zegoen Miguel Laboa Mancisidor nor zen, baina tira, Mikel Laboaren bigarren abizena ikasi dut...

Luistxo
2004-04-19 : 12:47

Egia da zirigileak badakiela, baina errorea ere egin du. Kantuaren letratik atera duen hau: En el se dice literalmente "Carpintero de Ituren, Ramón Joaquín,... Ez da guztiz zuzena.


Arotzaren adiera bat da, Ramon Joaquini dagokiona (Harluxet Hiztegi Entziklopedikotik aterata), ez gaztelaniaz carpintero esaten dena:


  1. Errementaria, metalak (batez ere burdina) lantzen dituen pertsona. Iturengo arotza, Erramun Joakin /.../ San Kristobal urtuta joaliak egin.

  2. Zurgina, zura lantzen duen pertsona. Edozer gauza egiteko, gaia behar izaten dugu: mahaia egin nahi duen arotzak, zura edo ohola.

  3. (zah.) Edozein gai lantzen duen pertsona.

Luistxo
2004-04-19 : 12:56

Mikel Elorzak ere komentatu zuen adar-jotzea iganderoko bere komentarioan Berrian (ez dago Interneten). Ironiaz aparte, tristea ere bada Elorzarentzat, honelako kasu absurdoak gertatu gerta daitezkeela pentsatzea ere. Martinez Lizarduikoa bat nola atxilotu zuten ikusi besterik ez.



Erantzun

Sartu